EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen irakurketa eta PP zein PSErena, aurrez aurre
Kolore guztietako politikariak elkartu dira beste behin larunbat honetan, Radio Euskadiko "El Parlamento en la Ondas" saioan, eta ostegunean Katalunian izan ziren hauteskundeak eta horien emaitzak izan dituzte hizpide.
Joseba Egibar EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, "hauteskundeek lurperatu egin dute 155 artikulua" eta Espainiako Gobernuaren lehen erabakia kartzelan dauden pertsonak libre uztea izan beharko litzateke. Legebiltzarkide jeltzaleak ez du uste Mariano Rajoyk berriki egindako adierazpenetan inolako jarrera aldaketarik dagoenik, baina fase berri honetan "elkarrizketa eta irtenbideak" bilatzeko "zuzenketatik, lehengoratzetik eta erreparaziotik" hasi beharko liratekeela pentsatzen du.
Ildo berean, Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak gaineratu du hauteskundeen ondoren "atzera bueltarik gabeko puntu bat" dagoela, "inflexio puntu bat independentismoaren zilegitasunean", "errepresioaren gainetik, independentziak irabazi baitu". Casanovaren ustez, "emaitza argia izan da: 155ak eta horren aldeko alderdiek porrot egin dute eta alderdi independentistek garaipen epikoa lortu dute". Eta izan den parteharteak garbi utzi du "gehiengo ixil bat zegoelaren mezua gezura zela".
Elkarrekin Podemosek ere onartu egin du garaipen independentista. Tinixara Guantxa legebiltzarkidearen arabera, emaitzek argi uzten dute independentziaren aldeko gehiengo nabarmen bat dagoela, ez baita "blokeetan aldaketa nabarmenik izan", baina are nabarmengo geratu da "erabakitzeko eskubidearen aldekoak askoz ere gehiago direla kontrakoak baino". Dena dela, kezkatuta agertu da "eskuinak, Ciudadanosen eskutik, izan duen garaipenarekin" eta polaraziazioak ez diola Cataluña en Comuri mesederik egin aitortu du. "Inmobilismoa ez da laguntzen ari eta hemendik aurrera ezin dira azken hilabeteetako akatsak errepikatu. Arazoi politikoei ezin zaie irtenbide judizialik eman eta elkarrizketa jarri behar da mahai gainean".
Aitzitik, irakurketa oso bestelakoa egiten du Laura Garrido PPko legebiltzarkideak. Hauteskundeen irabazlea alderdi ez independentista bat izan dela nabarmendu du, eta gainera, "independentziaren aldeko indarren emaitzak gutxitzen" ari direla azken urteetan "bai bototan bai eserlekutan". PPk ez duela inoiz hitz egiteko arazorik izan gaineatu gu, baina, hori bai, "legearen barruan". Izan ere, Alderdi Popularrari kezka eragiten dio "etorkizunean sor daitekeen ezegonkortasunak".
Alexia Castelo PSE-EEko legebiltzarkideak esan du, berriz, Katalanek hemendik aurrera "elkartasun eta berradiskidetzea" behar dituztela eta "guztien artean Katalunia anitz bat josi behar" dela. Aukera politiko ez independentisten alde jo dutela herritar gehienek esan ondoren, "hauteskundeen aurretik ere Kataluniako gizartea anitza" zela bazekitela eta A21eko amaitzak "aniztasun horretatik" irakurri behar direla esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk "nazio handiagoa" defendatuko du Aberri Egunean, eta EH Bilduk eta EH Baik "subiranotasun gehiago" eskatuko dute
Alderdi abertzaleek Aberri Eguna ospatuko dute Pazko igandean. Ohi bezala, Bilboko Plaza Berrian egingo du ekitaldi nagusia EAJk, 11:00etatik aurrera. Koalizio abertzaleak, bestalde, Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioarekin abiatuko du eguneko egitaraua, 12:00ak jota.
Euskal Hirigune Elkargorako duen proiektua aurkeztuko du Alain Iriartek asteartean, Etchegaray garaitu asmoz
Jean Rene Etchegaray Baionako auzapezak 2017tik dihardu karguan. Iriart "Bil Gaiten" hautagaitzaren ordezkari izango da eta hurrengo egunetan jakingo da Pello Etxeleku Kanboko auzapeza ere aurkeztuko den ala ez. Bozketa apirilaren 11n izanen da.
Ernai gazte antolakundeak memoria eta borroka aldarrikatu ditu Abadiñon egindako Topagunean
Etorkizuna, askatasuna eta konpromisoaren beharra goraipatuz, preso eta iheslariak ere gogoan izan dituzte amaitu berri duten ekitaldi politikoan.
Igandean, Bilbon, Aberri Egunean parte hartzeko eta "euskal aberria egunero bizitzeko" deia egin du Aitor Estebanek
EBBko presidenteak Euskadi egunerokoan "bizitzeko" deia egin du, horren etorkizuna bermatzeko. Halaber, Aberri Egun bateratua ospatzeko oinarri komunik ez dagoela uste du, alderdi bakoitzak herri eredu "ezberdinak" dituelako, baina ez du baztertzen batasun hori etorkizunean "agian" eman ahal izatea.
"Eskubideen eta subiranotasun energetikoaren 'amerria'" aldarrikatuko du Sumarrek Aberri Egunean
Bere eredua eta EAJren "Petronor ereduaren kea" aurrez aurre jarri ditu.
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.