Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako Parlamentua osatzeko bilkura urtarrilaren 17rako deituko du Rajoyk

Rajoyk onartu du arlo politikoan urte oso zaila izan dela, eta erantsi du 2017ko onena susperraldi ekonomikoa izan dela.
18:00 - 20:00
Rajoy: 'Legeak ez du onartuko inolako legezkotasunik eza'

Kataluniako Parlamentu berriaren osoko bilkura urtarrilaren 17rako deituko du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, alderdi politikoekin horrela adostu ostean. Gainera, "hautagaia egotekotan 10 eguneko epean presidente berriaren inbestidura-ekitaldia izan daitekeela" esan du.

Rajoyk prentsaurrekoa eman du ostiral honetan, Moncloako jauregian, 2017ko nondik norakoen laburpenaren berri emateko. Agerraldian, "Kataluniari min handia egiten dion eta zalantza handiak pizten duen gatazka bukatzea nahi duela" esan du.

Demokrazia, botereen independentzia, legearen inperioa eta gizartearen sosegua berriro "zalantzan ez jartzeko" eskatu dio Generalitateko Gobernu berriari.

Bestalde, "zentzugabetzat" jo du Carles Puigdemont presidente izatea herrialdea modu telematikoan zuzentzeko. "Sen onak hori ezinezkoa dela esaten digu", adierazi du.

2017. urteko "onena" berreskurapen ekonomikoaren sendotzea izan dela esan du, eta Kataluniako arazoa izanda ere, etorkizunari begira "baikor" dela aitortu du.

"Krisiaren aurreko BPGren maila eta galdutako enpleguen bi heren berreskuratu ditugu", esan du. Ildo horretan, kontsumoa, inbertsioa, esportazioak eta inportazioak eta eraikuntza  ekonomiaren  motorrak direla azpimarratu du.

"Gauzak ondo egiten jarraitzekotan ekonomiak batez beste % 2,5 haziko da 2020ra arte, langabezia-tasa % 11n egongo da eta gehiegizko defizit mailatik urrunduko gara", gogoratu du Rajoyk.

Eta, helburu horiek lortzeko lehen urratsa 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak "ahalik eta arinen" onartu behar direla aitortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X