Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roger Torrent proposatu du ERCk Parlamentuko presidentea izateko

Torrent Junts pel Siko bozeramailearen ondokoa izan zen iragan legealdian. Bere lehen helburua “erakundea herritarren zerbitzura berriro jartzea” izango dela esan du.
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuaren presidentea izateko hautagaia. Argazkia: EFE
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuaren presidentea izateko hautagaia. Argazkia: EFE

ERCk Roger Torrent proposatu du Kataluniako Parlamentuaren presidentea izateko, aurreko legealdian Junts pel Siko bozeramailearen ondokoa izan zena. Asteazken honetan egingo dute Ganbera osatzeko saioa.

ERCren batzorde iraunkorrak eta talde parlamentario berriak astearte arratsaldean berretsi dute Roger Torrenten hautagaitza. Roger Torrent (Sarria de Ter, Girona, 1979) Politika Zientzietan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, lurralde eta hirigintza masterra du, bere herriko alkatea da 2007tik, eta baita diputatua ere, 2012tik.

“Ganberako gehiengoaren konfiantza baldin badut, Carme Forcadell karguan ordezkatzea ohore bat izango da; Forcadellek inork ez bezala defendatu du erakundea, eta lan egingo dut maila emateko, adierazi du Torrentek ERCren agiri batean. Lehen helburua “erakundea herritarren zerbitzura berriro jartzea” izango duela azaldu du, “eta ez 155. artikuluko alderdien zerbitzura”. “Abenduaren 21eko hauteskundeetako agindu demokratikoa beteko dut”, gaineratu du.

 

Iragan astean Forcadellek berriro presidente izateko aukerari uko egin ondoren, Torrentek laudatu egin zuen Twitter sare sozialean: “Ausardia, kemena, irmotasuna eta, batez ere, erakundea eta parlamentarismoa defendatzeko sena. Eztabaida eta hitza babestu. Mila esker, Carmen Forcadell, zure lanagatik. Zure laguntza izango dugu Parlamentuan”.

 

Historiako presidenterik gazteena

Parlamentuan inoiz izan den presidenterik gazteena izango da Torrent. Bestalde, Alba Verges proposatu du ERCk Mahai berriko idazkari izateko. ERCren proposamena gainerako alderdiei helarazi diete dagoeneko.

Parlamentua osatzeko saioa asteazken honetan egingo dute. Independentisten gehiengo absolutua (70 diputatu) murritzagoa izango da agian; izan ere, hiru hautetsi (Oriol Junqueras, Jordi Sanchez eta Joaquim Forn) espetxean daude eta beste bost (Carles Puigdemont, Clara Ponsati, Lluis Puig, Antoni Comin eta Meritxell Serret) Belgikan. Horiek guztiek botoa beste diputatu baten esku uzteko aukerarik ez badute, independentistek 62 ordezkari izango dituzte Ganberan.

Botoa eskuordetzea

Adineko Mahaiak erabaki beharko du botoa eskuordetzeko eskaerak onartu ala ez. Junts per Catek eta Esquerrak eskaria egingo dute, seguruenik, kartzelan edo Belgikan dauden zortzi diputatu hautetsiak botorik eman gabe ez geratzeko. ERCko hiru diputatuk osatuko dute Adineko Mahaia: beteranoena, Ernest Maragall, eta bi gazteenak, Gerard Gomez del Moral eta Rut Ribas.

Nahiz eta zortzi diputatu hautetsi horiek botoa beste baten esku uzteko aukerarik ez izan, independentistek ez dute Parlamentuko Presidentetza arriskuan ikusiko, Podemek beste hautagai bat aurkeztu eta alderdi unionista guztiek babesten ez badute behintzat.

dute behintzat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X