Maravillas Lambertoren izena jarri diote Iruñeko plaza bati
Maravillas Lamberto, frankistek 14 urterekin hil zuten neskatoaren izena izango du gaurtik aurrera Iruñean, Lezkairu auzoan dagoen plaza batek. Hala, gazte honi eta bere familiari omenaldia egin nahi izan dio Udalak eta "Memoria Historikoarekin duten konpromisoa berretsi".
Larragan jaio zen Maravillas, 1922an, eta UGTko militantea zen aitaren ondoan egon nahi izan zuen 1936ean, atxilotu zutenean. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Memoria Historikoaren Funts Dokumentalak jasotzen duenez, neskatoa behin eta berriz bortxatu zuten, eta ondoren, hil egin zuten, bere aita bezala.
Gauza horrela, Maravillas Lamberto "errepresio frankistak Nafarroan eragin zituen biktimen ordezkari" dela, nolabait, esan du Udalak; eta horregatik, espazio publiko bat eskaini nahi izan diote Iruñean.
Pozik hartu du omenaldia Josefina Lamberto, Maravillasen aizpak, "82 urteko minaren ondoren" errekonozimendu honek "bihotzera bake pixka bat" ekartzen diola esan du, baina "ezin dugu ez barkatu ez ahaztu" gaineratu du.
Memoria historikoaren aldeko ekitaldi guztiak merezitakoak direla esan du alkatea, baina gaurkoa, agian "berezien, beharrezkoena, eta sentituena da, kasuaren beraren gogortasunagatik". Izan ere, Maravillasen "bekatu bakarra, aita bakarrik utzi nahi ez izatea" izan zela gogoratu du.
Halaxe kontatzen zuen duela urte batzuk ETBn Josefa Lambertok nola hil zituzten Maravillas eta bere aita. Gaur oso hunkituta zegoen plazan.
Aizpa eta aitaren hilketen ostean, Maravillasen sendia Iruñera joan zen eta bertan "pobrezian, elurra ari zuenean ere abarkak jantzita" ibiltzen zirela gogoratu du alkateak. Horregatik, badela garaia "aitari, eta bere bizitzako emakume guztiei omenaldia egiteko" eta horiekin batera "indarkeria faxistaren biktima izan ziren emakume guztiei" esan du.
Interbentzioen ondoren, lore eskaintza egin dute Maravillas Lambertoren izena duen plakaren azpian. Poema bat errezitatu dute, eta Paz de Ziganda abesbatzak Fermin Balentziaren "Maravillas" abestu du.
Plaza honekin, emakumeei eskainitako espazio publiko gehiago egongo dira Lezkairu auzoan. Izan ere, iaz sei plazari jarri zieten garai ezberdinetako emakumeen izenak. Guztiek "Aintzindarien Parkea" osatzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchez jendaurrean agertuko da berriro, sexu-jazarpen eta ustezko ustelkeria kasuen polemika betean
Hainbat egunez agerraldi barik egon ostean, Espainiako Gobernuko presidentea Extremaduran izango da gaur, Miguel Angel Gallardo hautagai sozialistari babesa emateko. Sumar koaliziokideak eta inbestidurarako beste bazkide batzuek, EAJk kasu, auzitan jarri dute gobernagarritasuna eta Sanchezen gaineko presioa areagotu.
CAFen aurkako protestan atxilotutako pertsonak komisarian jarraitzen du, eta ez du bere burua identifikatu nahi, Ertzaintzaren arabera
Protesta larunbat eguerdian izan zen, Bilboko erdigunean, eta CAF euskal enpresari Israelekin dituen kontratuak bertan behera uzteko eskatzeko. Protestan, lau ertzain eta manifestari batzuk zauritu ziren.
Auzitegi Nazionala Tubos Reunidosen kontratu bat ikertzen ari da, Leire Diazi ustez eskupekoak emateagatik
Guardia Zibilaren txostenaren arabera, 113 milioi euroko kontratu baten esleipena azkartzeko, komisioak ordaindu zizkion enpresak. Nafarroako Erri Berri enpresarekin egindako beste kontratu bat ere badago ikerketapean.
Mikel Zabalzaren omenezko autobus martxa gaur amaituko da, Donostian
Guardia Zibilak duela 40 urte hil zuen autobus gidari nafarraren kasua oroitzeko ekimena amaitzeko, ekitaldia egingo dute Boulevardean, eguerdian.
Gure Eskuk "gehiengoaren borondatea ikuspegi alderdikoien gainetik jartzea" eskatu du eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bazkideen Batzarra egin du Gasteizen. "Eragile politiko eta sozialek ardura eta anbizioz jokatu behar dute une historiko honetan burujabetza osoaren bidean urrats sendoak egiteko", adierazi dute.
CAFen kontrako protesta batek Bilboko tranbia geldiarazi du eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du
Atxilotuak identifikatzeari uko egin dio, Segurtasun Sailaren arabera. Atxilotzeko unean liskarra sortu da, eta Ertzaintzaren lau agente zauritu dira. Protestaren deitzaileek jakinarazi dutenez, hainbat pertsona zauritu dira, jasotako kolpeen ondorioz.
Bilboko tranbiaren zerbitzua eten dute CAFek Israelekin dituen kontratuak etetea eskatzeko
"Boikot Israel. Palestina askatu" lelopean, dozenaka pertsona tranbiaren errailetan etzan dira, bidea oztopatzeko. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, eta hainbat pertsona zauritu dira, kolpeak hartuta.
EAJ eta PSOE "bereizezinak" direla uste du PPk: "Interes pribatuen mesederako koalizioa da"
Euskadiko PPk Gabonetako bazkaria egin du gaur Gasteizen, eta Miguel Telladok eta Javier De Andres EAEko PPko presidenteak EAJri zuzendu dizkiote kritikak.
Andueza: "Aurrekontu akordioak lortzea Euskadiren alde jokatzea da, horren alde lan egitea"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, Eusko Legebiltzarrean eta beste erakundeetan sozialisten babesarekin onartu diren edo onartuko diren aurrekontuek argi erakusten dute sozialistak, beste batzuek ez bezala, ez daudela denbora galtzen.
Leire Diez eta Antxon Alonso aske utzi ditu epaileak, kautelazko neurriekin
Aurretik, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Leire Diez PSOEko militante ohia, Vicente Fernandez Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateko (SEPI) presidente ohia eta Antxon Alonso enpresaburu gipuzkoarra kautelazko neurriekin aske uzteko eskatu dio epaileari.