Auzitegi Nazionala Tubos Reunidosen kontratu bat ikertzen ari da, Leire Diazi ustez eskupekoak emateagatik
Guardia Zibilaren txostenaren arabera, 113 milioi euroko kontratu baten esleipena azkartzeko, komisioak ordaindu zizkion enpresak. Nafarroako Erri Berri enpresarekin egindako beste kontratu bat ere badago ikerketapean.
Espainiako Auzitegi Nazionala Leire Diezekin, Antxon Alonsorekin eta Vicente Fernandezekin lotutako bost kontratu ikertzen ari da, eta nahasitako enpresen artean Tubos Reunidos eta Erri Berri daude.
Antonio Piña Auzitegi Nazionaleko epailea 132 milioi euroko bost obra susmagarri ikertzen ari da, 2021a eta 2022a bitartean ustez komisioak ordaintzeagatik. Leire Diez, Antxon Alonso eta Vicente Fernandez daude kontratu horietan nahasita. UCOren arabera, hirurek ustez Tubos Reunidos euskal enpresaren eskupekoak jaso zituzten esleipen bat azkartzeko, eta Erri Berri enpresa nafarrarenak, Asturiasen obra batean sartzeko.
Tubos Reunidosek Vicente Fernandez SEPIren presidente ohia zuen aholkulari duela hilabete batzuk arte, enpresak aitortu duen bezala, baina Leire Diezekin eta Antxon Alonsorekin ez duela inolako harremanik esan du. Enpresak EITBri azaldu dionez, Fernandezekin sinatutako aholkularitza kontratuari buruzko informazioa epaitegiaren esku utzi du, eta Justiziarekin elkarlanean aritzeko prest agertu da.
Guardia Zibilaren txostenaren arabera, Tubos Reunidosek ustez komisioak ordaindu zituen 113 milioi euroko kontratu baten esleipena bizkortzeko, hiru susmagarriek HIRUROK izeneko WhatsAppeko talde batean trukatu zituzten mezu batzuetatik ondoriozta daitekeenez. UCOren arabera, 115.000 euro inguruko komisioak jasoko zituzten hirurek euskal enpresaren aldetik.
Kontratu susmagarrien artean Erri Berri enpresa nafarraren bat ere badago. Enpresa horrek ustez 400.000 euro ordaindu zizkien hiru auzipetuei Asturiasko Enpresa Parkean kontratu bat lortzeagatik. UCOk ostegun honetan erregistratu duen enpresetako bat, hain zuzen ere, Erri Berri izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.