EPAIKETA, ASTELEHENEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka lagunen elkartasuna jaso dute Altsasuko gazteek Iruñean

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 50.000 lagunek hartu dute parte "Ez da terrorismoa. Justizia. Altsasukoak aske" leloa zeraman pankartaren atzetik garatu den manifestazioan.
18:00 - 20:00
Jende oldea Iruñean, Altsasuko gazteen askatasuna eskatuz

Altsasuko auzian "justizia" eskatzeko milaka lagunek manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Iruñean, Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformek deituta. Eguraldi ona lagun, 17:30ak jota hasi da manifestazioa Golem zinemen paretik eta Gaztelu plazan amaitu da.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 50.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute martxan: "Nafarroan azken hamarkadetan egin den mobilizaziorik handiena! 50.000 lagun baino gehiago JUSTIZIA eske!" zabaldu dute Twitter bidez. Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, berriz, 38.000 pertsona izan dira. Zenbakiak zenbaki azken urteetan Iruñean egin den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da.

"Ez da terrorismoa. Justizia. Altsasukoak aske" zioen pankartaren atzean bildu dira manifestariak Iruñeko kale nagusietan euren aldarrikapena agertzeko. Besteak beste, Nafarroako Gobernuaren eta Foru Parlamentuaren babesa izan du martxak.

Dozenaka autobus irten dira Euskal Herriko hainbat herritatik eta manifestazioa hasi baino ordubete lehenago arazoak zeuden Iruñera sartzeko. Manifestazioa hasi denean milaka lagun zeuden hasiera puntuan eta beste hainbeste ibilbidean zehar. Altsasuko gurasoak hunkituta agertu dira sare sozialetan: "Hunkituta gaude jendearen elkartasunarekin. Izugarria izaten ari da!" esan dute txio batean. Izan ere, ibilbide osoan txaloak eta animo oihuak jaso dituzte.

 

Terrorismo delitua egotzita, Altsasuko zortzi gazte epaitzen hasiko dira astelehenean Auzitegi Nazionalean, eta fiskalak 375 urteko espetxe zigorra eskatzen du. Taberna batean bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskarrak eragin du gazteon auzipetzea. Gazte horietatik hiruk 500 egun baino gehiago daramatzate kartzelan epaiketa zain.

 

Auziaren "desproportzionaltasuna" salatu dute hasieratik auzipetuen gurasoek eta Altsasuko herriak, eta kasua Nafarroako Auzitegiaren esku uztea eskatzen dute.

Azken komunikatuan jakitera eman dutenez, "ia 100.000 lagunek sinatu dute gure aldeko manifestua, zuzenbidearen arloko 194 profesionalek, zortzi alderdi politikotako 88 diputatuk, Bruselan 15 herrialde ordezkatzen dituzten 52 europarlamentariok, 5 talde parlamentariok, udal ugarik eta Nafarroako 50 erakunde sozialek, kultura, kirola eta bestelako arloetan ezagunak diren pertsonekin batera".

Ez dutela "inpunitatea" eskatzen, "justizia" eskatzen dutela berretsi dute gurasoek "exajerazioa, distortsioa eta desproportzioa hain da handia, beldur gara gure seme-alabei gertakizunen larritasunarekin bat ez duten kartzela-zigor luzeak ezarriko ote dizkieten" esan dute.

Alderdi politikoak manifestazioan

Nafarroako Gobernuaz gain, sentsibilitate ezberdinetako alderdiek hartu dute parte gaurko manifestazioan:Geroa Bai, Podemos, I-E eta EH Bilduk, adibidez, eta han izan dira CC.OO., ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak ere:

 

18:00 - 20:00
18:00 - 20:00

Astelehenean hasiko da epaiketa

 

Ostiral honetan bertan Amnistia Internazionalek hitz egin zuen gai honen inguruan eta Altsasuko gazteei terrorismo delitua erretiratzea eskatu zuen AIk. Datorren astelehenean, epaiketa hasten denean, Amnistia Internazionala erakundea behatzaile gisa arituko da ahozko epaiketan.

Apirilaren 16 horretan Auzitegi Nazionaletik zuzenean egingo dute Radio Euskadiko Boulevard saioa, epaiketaren lehen inpresioak jasoz.

Azken aste hauetan Nafarroatik bira egin dute Altsasuko gurasoek kasua ezagutarazi eta babesak lortzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X