Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Josetxo Arizkuren ETAko presoa ospitalea utzi eta Murtziako espetxera itzuli da

EFE agentziaren arabera, bihotzeko arazo bategatik eraman zuten atzo erietxera. Preso iruindarra gaixotasun larriak dituzten presoen zerrendan dago.
Josetxo Arizkuren Auzitegi Nazionalean egindako epaiketa batean. Artxiboko argazkia: EFE
Josetxo Arizkuren Auzitegi Nazionalean egindako epaiketa batean. Artxiboko argazkia: EFE

Josetxo Arizkuren Ruiz, Kantauri, ETAko presoa espetxera itzuli da gaur (asteartea), atzo Murtziako Virgen de la Arrixaca ospitalera eraman ostean, EFE agentziak iturri ofizialak aipatuta zabaldu duenez.

Iturri horien arabera, bihotzeko arazo bategatik eraman zuten erietxera, 15:00ak aldera.

Ospitaleak ez du ETAko presoak jasotako tratamenduaren berri eman, gaixoen informazio pribatua argitaratzeko debekua dela eta.

Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen artean dago Arizkuren. Etxeratek bere garaian azaldu zuenez, Iruñeko presoak kardiopatia iskemiko larria dauka.

Arizkuren Murtziako Campos de Rio espetxean ari da kartzela-zigorra betetzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X