Quim Torra izango da Kataluniako Gobernurako presidentegaia
Quim Torra Pla Junts per Catalunya taldeko diputatua izango da Kataluniako Generalitaterako presidentegaia, Carles Puigdemontek arratsalde honetan jakinarazi duenez.
Presidente kargugabetuak sare sozialetan argitaratutako bideo baten bidez egin du iragarpena, 20:15ean.
Erabakia publiko egin aurretik, Puigdemontek Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteari, Artur Mas Generalitateko presidente ohiari, atzerrian dauden kontseilari kargugabetuei, Marta Pascal PDeCAT alderdiko koordinatzaile nagusiari eta Eduard Pujol JxCATeko bozeramaileari jakinarazi die presidentegaia nor izango den.
Berri-agentziek zabaldu dutenez, Quim Torra Puigdemontekin bildu da gaur Berlinen, baita Elsa Artadi JxCAT talde parlamentarioaren bozeramailea eta Albert Batet Vallseko alkatea ere.
Twitter sare sozialean argitaratutako mezu batean, Torrak adierazi du "ohore" bat dela presidentegai izatea eta "arduraz" bateko duela "Carles Puigdemont Kataluniako presidente legitimoak" eta JxcCATeko gainerako kideek emandako enkargua.
Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Presidentzia Legea behin-behinean baliorik gabe utzi eta, beraz, Carles Puigdemont presidente izendatzeko aukera galarazi ostean iritsi da iragarpena.
Torra inbestidura-saiora aurkeztuko den laugarren hautagaia izango da; izan ere, aurretik beste hiru presidentegai izan dira: Carles Puigdemont, Jordi Sanchez eta Jordi Turull.
Sare sozialetan zabaldu duen mezuan, Puigdemontek zehaztu du "Espainiako Estatuak inposatutako baldintzetan aldi baterako" hartu duen erabakia izan dela eta, ildo horretan, berretsi egin du bere helburua egunen batean Generalitateko presidente kargura bueltatzea dela.
"Preso politikoak eta erbesteratuak egonda eta 155. artikulua aplikatzen jarraitzeko mehatxuari eutsita, ezin dugu aro hau amaitu dela esan", ohartarazi du kartzelan eta atzerrian dauden agintari politiko katalanei aipu eginez.
Testuinguru politiko horretan Torrak presidentegai izatea onartu izana eskertu du. "Nire esker ona adierazi nahi dizut muturreko egoera honetan kargu hori hartzeko egiten duzun ahalegin eta sakrifiziogatik", esan dio Torrari.
Halaber, Torrak eta gehiengo independentistak 2017ko urriaren 1ean Kataluniako herritarrek emandako mandatua betetzeko ardura dutela gogoratu du. "Milioika lagunek eskatzen duten herrialde librea eraiki behar dugu", erantsi du.
Nor da Quim Torra?
Quim Torra Gironako Blanes herrian jaio zen 1962ko abenduaren 28an. Idazlea, editorea eta Junts per Catalunyako diputatua da egun, eta 2015ean Omnium Cultural erakunde soberanistako jarduneko presidentea izan zen.
Zuzenbidean lizentziatua, hainbat urtetan enpresa pribatuan aritu zen lanean eta ondoren Suitzara joan zen bizitzera. Bi urtez aseguru-etxe batean lan egin ostean, Kataluniara itzuli zen.
Hamar bat liburu argitaratu ditu, tartean Kataluniaren historiari buruzkoak, kazetaritzari lotutako edota biografiak.
2008an A Contravent argitaletxea sortu zuen, kazetaritza literarioan eta umorean espezializatutakoa. Saiakerak argitaratu ditu bereziki eta 1920-1930 urteetan Katalunian egindako kazetaritza-lanak berreskuratzen aritu da.
Kataluniako Estatutuaren kontra Auzitegi Konstituzionalak emandako ebazpenaren Europako Giza Eskubideen Auzitegira eramateko demanda berak bultzatu zuen, azkenean Estrasburgok tramitera onartu ez bazuen ere.
2015ean, Muriel Casals Omniumeko presidentea JxSI hautagaitzaren Bartzelonako zerrendan aurkeztu zenean, Torra jarduneko presidente izendatu zuten –presidenteordea zen orduan-. Kargu horretan hilabete batzuk egin zituen, 2015eko abenduan Jordi Cuixart erakunde soberanistako buruzagi berri izendatu zuten arte.
Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. Artikuluaren bidez Kataluniako Parlamentua desegin zuenean, JxCATen hautagaitzan independente moduan sartzea onartu zuen. Egun Diputatuen Estatutuaren Batzordea zuzentzen du.
Kargugabetutako Generalitateari eta Puigdemonti zilegitasuna eman nahi zion ebazpena defendatu zuen 2018ko martxoaren 1ean Kataluniako Ganberan egindako bilkuran. Errepublikaren defentsan JxCATek atzerapausorik emango zuela azpimarratu zuen orduan.
"Inoiz baino gehiago, argi eta lasaitasunez esan behar dugu inork ez gaituela isilaraziko eta ez diegula uko egingo atzo, gaur eta beti defendatuko ditugun ideiei. Independentziaren aukera legitimoa da", nabarmendu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.