Quim Torrak 'Kataluniako errepublika' aldarrikatu du bere inbestidura saioan
12:00etan hasi da Quim Torra JxCatek Generalitateko presidentegaiaren inbestidura saioa Kataluniako Parlamentuan. Roger Torrent Parlamentuko presidenteak Torraren hautagaitza proposatu du, eta ondoren, Quim Torra berak hartu du hitza. Ordubete inguruz bere programaren gakoak aurkeztu ditu eta 13:00ak aldera amaitu du interbentzioa. Etenaldi bat egin dute, eta 15:00etan hasi dira erantzuten talde parlamentarioak.
Carles Puigdemont goraipatuz hasi du hitzaldia Quim Torrak: "Nik ez nuke gaur hemen egon behar inbestidura hitzaldi hau egiten, Kataluniako presidente legitimoak egon beharko luke", "gure presidentea Puigdemont da" esan du. "Gure erantzuna beti berbera izango da, gauza bera esaten jarraituko dugu, eta azkenean, inbestitu egingo dugu" gaineratu du.
Ildo berean, "urriaren 1eko mandatuari leiala izan" eta "errepublika izango den Estatu independientea eraikiko" duela agindu du.
Mariano Rajoy Espainiako presidenteari elkarrizketarako prest dagoela esan dio, "betorik gabe" eta "gobernutik gobernura hitz eginez", eta bide batez, kargu hartu dio Felipe VI erregeari Kataluniako auzian izan duen jarreragatik: "Begira maiestate, preso politikoak, erbesteratuak, eta ehunka herritar ikerketapean ditugu independentzia bezalako proiektu demokratiko bat defendatzeagatik; U-1ean eta A21ean bozkatu genuen, baina ez dira hauteskundeen emaitzak errespetatzen. Horrela ez maiestate" esan dio.
Quim Torrak ingelesez ere egin du hitzaldiaren zati bat, Jean-Claude Juncker Europar Batasuneko presidenteari ere elkarrizketa eta bitartekaritza eskatzeko, Kataluniarentzat "irtenbide politiko bat aurkitze aldera".
JxCateko hautagaiak iragarri duenez, presidente hautatzen badute, legegintzaldi honetako lehentasunetako bat instituzioak eta herritarrek parte hartuko luketen prozesu konstituziogile bat bultzatzea izango da, Kataluniako Errepublika eratzeko: "Gure instituzioen lehengoratzetik Konstituzio proiektua idazteak suposatuko lukeen demokraziaren berreskuratzeraino". Prozesu konstituziogile horrek eztabaida handia ekarriko duela aurreikusten du, kataluniako herritarrek erabakiko dutelako nolakoa izan behar den etorkizuneko Katalunia, instituzio zein ekonomia mailan. "Nori eman dakioke beldurra gure herria ahal den erradikaltasun handienetik eraikitzeak?" galdetu du.
Bestalde, eskerrak eman dizkie Artur Mas presidente ohiari eta haren kontseilari izan zirenei, A9ko kontsulta egiteagatik, eta txaloka hartu dituzte hitz horiek JxCateko parlamentariek, Mas berak irribarre egiten zuen bitartean. 155. artikulua indarrea dagoen honetan, interbenituta dagoen Generalitatea ere Masen kontrako demandara atxiki da. Torrak esan du bera presidente izendatzen badute, erretiratu egingo duela Generalitataren akusazioa.
Gaurko bozketan ez dute presidente izendatuko, printzipioz
Ez da aurreikusten, dena dela, Quim Torra gaur inbestitzea; CUPek abstenitu egingo dela iragarri duenez, ez baitu lortuko lehen bozketan presidente izendatzeko beharko lukeen gehiengo absolutua.
Hala, lehen saio honetan ez balu gehiengo absoluturik lortuko, asteleheneko bigarren saiora joango lirateke. Bigarren saioa horretan Torrak nahikoa luke gehiengo soila presidente ateratzeko.
Hori bai, bigarren bozketa horretan gehiengo soilez inbestitzeko, JxCat eta ERCren 66 aldeko botoez gain, CUPeko ordezkariak abstenitzea beharko luke.
Hain zuzen ere bihar bilduko da CUPen kontseilu politikoa astelehenean abstenitu edo ez erabakitzeko.
Laugarren hautagaia
JxCatek presidente izendatzeko aurkezten duen laugarren hautagaia da, Carles Puigdemont, Jordi Sanchez eta Jordi Turullekin saiatu ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean zehar egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi ziren ausazko muga-kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.