ESPAINIAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezen Gobernu berriko ministroen izenak datorren astean jakinaraziko dituzte

Balizko ministroen izen dantza hasi da. Tartean, Patxi Lopez lehendakari ohiarena zabaldu da, Barne ministro kargurako.
18:00 - 20:00
Carmen Calvo, Margarita Robles eta Patxi Lopez, ministro izateko kinieletan

Pedro Sanchezek Espainiako presidente kargua hartuta, Gobernu berriko kideak izendatzea izango da hurrengo pausoa. Jose Luis Abalos PSOEko idazkari nagusiak ziurtatu duenez, datorren astearen erdirako jakinaraziko dituzte ministroen izenak.

'La Sexta' hedabideari eskainitako elkarrizketan, Espainiako Gobernu berria parekidea izango dela aurreratu du Abalosek. Kataluniako independentziazaleekin ez dutela ezer adostu ere berretsi du PSOEko buruzagiak.

Ministro berriei buruz galdetuta, Abalosek ez du informaziorik eman nahi izan, eta berak aurrerantzean izan dezakeen kargua zein den ere ez du zehaztu .

Kolore bakarreko gobernua osatu nahi du Pedro Sanchezek, beharbada independenteren bat sartuta. Zuzendaritza parekidea izango duela ere zabaldu da, eta hortik aurrera, izen dantza handia da. Kataluniako gaiaz arduratu den Carmen Calvo ministro ohia presidenteorde bezala agertzen da kiniela gehienetan, eta Kongresuko egungo bozeramailea, Margarita Robles, Justizia ministerioko buru izan daiteke. Patxi Lopez lehendakari ohia, berriz,  Barne ministro moduan azaltzen da kinieletan.

Angel Gabilondo izan daiteke Hezkuntza ministro berria, eta Josep Borrell Kanpo Gaietarakoa. Ekonomia gaiez arduratzeko, bestalde, hiru izen aipatu dira, ez horren ezagunak:Toni Ferrer, Alfonso Rodriguez Gomez de Celis eta Manu Escudero.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X