Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16 urteko kartzela-zigorra, Getxoko hotel baten aurka 2003an egindako atentatuagatik

2003an Los Tamarises hotelaren aurka ETAk egin zuen erasoaren harira, Auzitegi Nazionalak Jose Juan Garcia Gonzalez zigortu du. Lehergailuak kalte materialak eragin zituen.
Auzitegi Nazionala. Artxiboko argazkia: EiTB
Auzitegi Nazionala. Artxiboko argazkia: EiTB

Auzitegi Nazionalak 16 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jose Juan Garcia Gonzalez ETAko presoari, erakunde horrek 2003an Getxoko Los Tamarises hotelaren aurka egindako atentatuaren harira. Lehergailuak kalte materialak eragin zituen.

Garcia 2007ko uztailean atxilotu zuten Anguleman, Frantzian, ETAko beste kide batekin auto batean zihoala. 2011n, zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri zion Parisko Auzitegiak, ETAren talde logistikoko kide izatea egotzita.

Frantziak Espainiako agintarien esku utzi du Garcia, Getxoko erasoagatik epaitzeko. Aurretik, Jon Kepa Preciado, Eneko Agirresarobe eta Aitor Herrera ETAko kideak ere zigortu zituen Auzitegi Nazionalak atentatu horretan parte hartu izana leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X