PP-REN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk hasi du Mariano Rajoyren ordezkoa hautatzeko kongresua

Bi hautagaiek % 60ko babesa dutela aldarrikatzen dute. Dena den, 3.082 konpromisariok izango dute azken hitza Mariano Rajoyren lekukoa hartuko duen pertsona hautatzerakoan.
Soraya Saenz de Santamaria eta Pablo Casado. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria eta Pablo Casado. Argazkia: EFE

Alderdi Popularrak (PP) Mariano Rajoyren ondorengoa izango dena aukeratzeko ezohiko kongresua egingo du gaur eta bihar, faborito argirik gabe. Biek ala biek, Soraya Saenz de Santamariak eta Pablo Casadok, garaipena lortzeko adina babes daukatela aldarrikatu dute, baina ikusteke dago boto eskubidea izango duten 3.082 konpromisarioek zer erabakiko duten. Larunbatean ezagutuko da PPko presidente berriaren izena.

Balantza alde batera edo bestera makurtzeko giltzak Andaluzia, Valentziako erkidegoa eta Galizia izan daitezke, hiru horiek baitira, hurrenez hurren, kompromisario gehien dituzten lurraldeak. Galiziaren kasuan, Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak ez du publikoki inoren alde agertu nahi izan; aitzitik, Coruña eta Pontevedrako kargudun gehienak Casadoren aldekoak dira eta Ourensekoak, Santamariaren aldekoak.

Mariano Rajoy oraindik ere alderdiko presidente denak ez du publikoki bietako inor babestu. Dena den, bere garaian ministro izan direnetako batzuek baten edo bestearen alde egin dute. Saenz de Santamariaren aldeko hautua egin dutenen zerrendan daude, esaterako, Iñigo de la Serna, Cristobal Montoro, Fatima Bañez, Alvaro Nadal, Javier Arenas eta Alfonso Alonso.

Rajoyren garaian ministro izandako beste batzuek, ostera, Casado babestu dute: Maria Dolores de Cospedal, Jose Manuel Garcia-Margallo, Jose Manuel Soria, Dolors Montserrat, Juan Ignacio Zoido, Isabel Garcia Tejerina, Rafael Catala eta Jorge Fernandez Diaz.

Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak garaipena lortu zuen PPko barne-hauteskundeen lehen itzulian. Saenz de Santamariak 21.500 boto lortu zituen (% 37), ondoren Casadok 19.000 boz eskuratu zituen (% 34) eta Maria Dolores de Cospedalek 15.000 (% 26). Bigarren itzulira igaro ez zenez, azken horrek Casado babestu du.

PPren ezohiko kongresua ostiral arratsaldean hasi da. Eguneko hitzordu nagusia Mariano Rajoyren hitzaldia izango da.

Larunbatean, 09:30etik aurrera, Saenz de Santamariak eta Casadok hartuko dute hitza konpromisarioen aurrean. Bozketa 11:00etan egitea aurreikusten da eta emaitzak bi ordu geroago ezagutaraziko dira. Presidente berriaren hitzaldiarekin emango zaio amaiera kongresuari.

Batzorde antolatzaileko presidentea: "Kanpaina ez da Game of Thrones izan"

Luis de Grandes PPko ezohiko kongresuaren batzorde antolatzaileko presidenteak zorionak eman dizkie Soraya Saenz de Santamaria eta Pablo Casado hautagaiei kanpainan zehar izan duten "dotorezia"gatik. Izan erez, nabarmendu duenez, "tentsio une" batzuk izan dira, baina "ez da ezer larririk gertatu".

De Grandesek berak aurreratu zuen barne-hauteskundeak ez zirela "errazak" izango, baina 'ez da Game of Thrones bihurtu", adierazi du. "Ez da botere borroka bat, Espainiaren etorkizuna dago jokoan", erantsi du.

Bideo polemiko batzuen harira izan den ika-mikari buruz galdetuta, De Grandesek esan du ez dakitela nork egin dituen, eta bi aldeek baztertu dituztela kontuan hartuta, "erabilitako metodoa errefusatu baino ezin dugu egin, ez baitago erantzulerik".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X