Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal presoen senideak zeramatzan autobus bati eraso egin diote Algecirasen

Erasoaren unean, 11 lagun zeuden ibilgailuaren barruan, eta denak onik daude, Etxerat elkarteak azaldu duenez. Kalte materialei dagokienez, autobusaren ezker aldeko kristal bat txikitu da.
Honela gelditu da hautsitako kristala. Argazkia: Etxerat
Honela gelditu da hautsitako kristala. Argazkia: Etxerat

Euskal presoen senideak zeramatzan autobus bati eraso egin diote larunbatean, Algecirasko espetxetik gertu, Etxeratek jakitera eman duenez.

Arratsaldeko 19:00ak inguruan harrikatu zuten Etxerateko autobusa, espetxetik kilometro gutxira. Puertoko eta Sevillako kartzelatara zihoan, hainbat senide jasotzera.

Erasoaren unean 11 lagun zeuden ibilgailuaren barruan, eta denak onik daude, elkarteak adierazi duenez. Kalte materialei dagokienez, autobusaren ezker aldeko kristal bat txikitu du erasoak.

Datozen egunotan Etxeratek agerraldia egingo du gertatutakoari buruzko xehetasunak emateko eta balorazioa egiteko. Halaber, lasaitasun mezua zabaldu nahi izan du, inor zauritu ez delako.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 06/05/2026.- La capilla ardiente con el féretro del exlehendakari Carlos Garaikoetxea ha quedado abierta a las 10:00 de este miércoles en el interior del Palacio de Ajuria Enea de Vitoria. Los restos mortales de Garaikoetxea, fallecido el lunes a los 87 años, han llegado a la residencia oficial de los presidentes vascos desde Pamplona, su localidad natal. Se espera que pasen por Ajuria Enea representantes políticos e institucionales, así como agentes de todos los ámbitos de la sociedad vasca. En la imagen, los exlehendakaris Iñigo Urkullu (i) y Juan josé ibarretxe (d). EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean

Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian, eta lau orduz egon da irekita. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X