Bisita pribatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk Junqueras bisitatu du kartzelan, arrazoi 'humanitarioengatik'

Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohia 'lasai dago, duela bederatzi hilabetetatik kartzelan egotetik eta prozesu judizialetik eratorritako egoerak izan arren', adierazi dute Jaurlaritzako iturriek.
18:00 - 20:00
Iñigo Urkulluk Oriol Junqueras bisitatu du

Iñigo Urkullu lehendakariak elkarrizketa bat izan zuen Oriol Junqueras Kataluniako Generalitateko presidenteorde ohiarekin Lledonersko (Bartzelona) kartzelan, astearte honetan; bisita "pribatua" izan zen, "batik bat, arrazoi humanitarioengatik".

La Vanguardia egunkariak aurreratu zuen bisita, eta bi ordu iraun zuen. Junqueras "egoeraz oso kontziente" dela ikusi zuen Urkulluk, Eusko Jaurlaritzako Presidentetzako iturriek azaldu dutenez.

Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohia "lasai dago, duela bederatzi hilabetetatik kartzelan egotetik eta prozesu judizialetik eratorritako egoerak izan arren", eta "bere inguru familiarrak eta politikoak onena izateak arduratzen du, baita Kataluniako gizarteak ere".

Aipatutako iturriek adierazi dute lehendakariak harreman "handia" izan duela eta duela Kataluniako ordezkari instituzionalekin, sozialekin eta buruzagi politikoekin, ERCko arduradunak barne.

Harreman horren emaitza izan zen bilera hau egiteko aukera, eta Oriol Junqueras eta lehendakaria "ados egon ziren egiteko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago eskatu behar zaio grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEko idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroa jokatzen ari den paperaz medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko Faktoria saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta EAJrekin ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia mailak euskal gizarteak benetan eskain ditzakeenen gainetik daude"

Euskadiko PPko presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Bere ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik daudela".

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X