Elkarrizketa abiatzeko mozio bat ez aurkeztea erabaki du PDeCATek
“Indarrean dagoen legediaren” barruan, Espainiako Gobernuari Generalitatearekin elkarrizketa prozesu bat abiatzea eskatzeko mozio bat ez aurkeztea erabaki du PDeCATek.
Alderdiko iturriek jakitera eman dutenez, azkenean testua ez aurkeztea erabaki du PDeCATek, ERCk abstenitu behar zela iragarri ondoren.
PSOEk eta PDeCATek mozioa adostu eta gaur eztabaidatu dute Kongresuan, baina ostegun honetan bozkatzekoak ziren. Generalitatearekin “inposaketarik eta eragozpenik gabe” elkarrizketa prozesu bat abiatzea eskatzen zion Pedro Sanchezen Gobernuari, hori bai, “indarrean dagoen legediaren barruan”.
Baina arratsaldean ekimena atzera bota du Kataluniako alderdi abertzaleak, ERCren abstentzioaren berri izan eta handik gutxira.
PSOErekin “konfiantza haria” galdu dutela argudiatu du Miriam Nogueras PDeCATeko presidenteorde eta diputatuak Bartzelonan; izan ere, sozialistek PPrekin batera beste mozio bat bozkatu dute Senatuan, Espainiaren batasuna aldarrikatuz. Diru publikoa sezesio erreferendumak bultzatzeko erabiltzea eragoztea eskatzen dio mozioak Gobernu zentralari.
“PSOE gol bat sartzen saiatu delako erabakia hartu dugu”, adierazi du Noguerasek. Elkarrizketarekin “jolastea” leporatu die PDeCATeko ordezkariak sozialistei.
PDeCATek “autodeterminazioaz mugarik gabe hitz egin” nahi duela gogorarazi du diputatuak. Mozioa “horren ingurukoa” zela azpimarratu, baina PSOEk aldi berean elkarrizketa “bideak ixtea” erabaki du Senatuan, PPrekin batera beste mozio bat bozkatuz.
Albiste gehiago politika
Bertan behera geratu da Puyko jaitsiera, bigarren urtez jarraian
Txosnek jai-eremu tradizionala aldarrikatu dute jaitsieraren kalean, udalaren debekuaren aurrean: "Jaiak herriarenak dira". Gogoratu beharra dago Udalak bigarren urtez jarraian debekatu duela hirigunean txosnen jai-esparrua jartzea, kanpoaldera mugituz.
AEBko Euskal Etxeetan euskararen irakaskuntza indartzeko hitzarmena sinatu dute
Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk (North American Basque Organizations) sinatu dute lankidetza hitzarmena. Pradalesek adierazi duenez, "akordio hau konpromiso pedagogikoa baino gehiago da, urrats estrategikoa da euskararen nazioartekotzean".
Dobaranek eta Angulok Arkauti utziko dute urtebete eskas bete ondoren
Agur gutun batean, akademiaren eraldaketarako faseak abian jarri dituztela azaldu dute, baina ez dute irteeraren arrazoia zehaztu.
Eusko Jaurlaritzak Diasporaren Lege berri bat sustatuko du 2026an, egungo erronketara egokitzeko
Euskal herritarrek atzerrian duten presentzia aprobetxatzea da helburua, eta "Euskadi Globala" estrategian eragile diplomatiko gisa interesgarriak izan daitezkeen pertsona guztiak sare horretan sartzea.
Aukera berriak aprobetxatzeko AEBrekin harremanak estutzearen alde agertu da lehendakaria Boisen
Imanol Pradalesek esan du beharrezkoa dela zarata gainditzea eta AEBren eta EAEren arteko lankidetza "zubiak eraikitzen jarraitzea", enpresa aukera berriak aprobetxatzeko. "Ez gara hutsetik hasi. Bilera honekin jarraipena ematen diogu Estatu Batuen eta Euskadiren arteko harreman transatlantikoak sendotzeko helburuari", gaineratu du.
Cerdanen koinatu batek igeltsero gisa lan egin zuen Servinabar enpresan, eta 61.000 euro baino gehiago kobratu zituen
Antonio Muñoz Canok, zehazki, 3.363,36 euro jaso zituen 2019an, 16.255 euro 2020an, 21.233 euro 2021ean eta 20.818 euro 2022an. Igeltseroak bi alditan lan egin zuen eraikuntza konpainian, eta 61.669 euro jaso zituen guztira.
Ramiro González: "Talgoren egoitza sozialaren itzulera oso albiste ona da, sinbolismoz betea"
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Talgo enpresaren egoitza soziala Arabara itzultzea goraipatu du. Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, Talgo erosteko operazioaren azken berriak izan ditu hizpide. Zalantzarik gabe esan du "oso albiste ona dela euskal industriarentzat eta bereziki Arabako industriarentzat", eta nabarmendu du Talgo aktibo garrantzitsua dela lurraldeko jarduera industriala berreskuratzeko.
Jose Maria Angel goialdeko depresiorako komisarioak dimititu egin du, haren curriculumak sortutako polemika dela eta
Buruzagi sozialistaren esanetan, ez du inoiz dokumenturik faltsutu. Haren ohorea eta arlo publikoan egindako ibilbidea kaltetu duen "justifikaziorik gabeko erasoa" salatu du.
Cuelgamurosen zeuden Gasteizko soldadu baten gorpuzkiak eman dizkiote familiari
Memoria Demokratikorako Estatu idazkariak adierazi duenez, "Gobernuak hartutako konpromisoari eutsiko dio, biktima guztiak hobitik ateratzeko, senideek hala eskatzen badute".
Imanol Pradales: "Diaspora aktiboa behar dugu munduan aliantzak lortzeko"
Lehendakariak adierazi du Boiseko Jaialdira egin duen bidaiaren helburuetako bat "Euskadi globala" lortzeko bidean aurrera jarraitzea dela, eta azpimarratu du esparru guztietan aliantzak sortzeko diasporaren zereginaren garrantzia.