Jarrairen 40. urteurrenean, ezker abertzaleko gazteak 'indartsu' agertu dira
Ernai eta Aitzina gazte erakundeek deituta, ehunka pertsona elkartu dira Leitzako plazan Jarrai sortu zela 40 urte bete direla ospatzeko, "Bulkada berrien garaia da!" lelopean.
Adierazpen bat irakurri dute erakundeen bozeramaileek, eta azpimarratu dute 1978an ezker abertzaleko gazte antolakuntzarako lehen espazioa sortu zutela, eta lau hamarkada geroago, hemen jarraitzen dutela "bizirik eta indartsu".
Azken 40 urteotan, adierazi dutenez, "irrati libreetan, gaztetxe, musika etxe eta proiektu komunikatiboetan. Urteroko danbada, topaketa edota gazte martxetan. Bilera, asanblada edota barra ertzeko hizketaldietan. Kalean, herriko tabernan, barrikadetan, ordu txikietako kontuetan, pankartaren atzean, ikasgeletan, greba orokorretan…. Bazter guztiak aldarriz bete ditugu, pertsona askez osatutako herri librea amets".
"Mugak ezarri nahi dizkiguten bi estatuen gainetik hemen gaude", gaineratu dute Leitzan egindako ekitaldian.
Belaunaldi berriei "antolakuntza eta borrokarako espazio berriak irekitzeko" deia egin diete, "herri sumiso eta isil bat nahi dute"n horiei aurre egiteko, zeren "iluntasunaren artetik, badator esperantzaren egunsentia".
"Euskal Herria bere oraina eraikitzen, defendatzen eta borrokatzen ari da kalean", eta horren harira, "Euskal Herri sozialista eta feminista lortu arteko konpromisoan" berretsi dira.
Albiste gehiago politika
Illak eta Puigdemontek bilera egin dute Bruselan
Salvador Illa Generalitateko presidenteak eta Carles Puigdemont Juntsen buru eta presidente ohiak bilera egin dute Bruselan, Kataluniako Gobernuak EBn duen Ordezkaritzan. Bien arteko lehen bilera izan da Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legeari oniritzia eman zionetik (Puigdemonti ez diote oraindik ezarri), Illak kargua hartu eta urtebetera. "Normaltasun instituzionalaren" barruan kokatu dute bilera.
Pradalesek PPrekin eta Sumarrekin abiatuko du bilera-sorta, ostiral honetan
Astelehenean, hilak 8, PSE-EErekin batzartuko da lehendakaria, eta asteartean, hilak 9, EH Bildurekin eta EAJrekin. Hurrengo hilabeteetan lantzekoak diren "euskal agendak" dakartzan aferak izango dituzte mintzagai bilera horietan.
Elkarrizketa lehendakariari, Euskadi Irratian
Imanol Pradales lehendakaria elkarrizketatuko dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Iñaki Guridiren eskutik.
Otegik azaldu du EAJren zuzendaritza berritzeak atzeratu duela Estatusaren negoziazioa, hein batean
EH Bilduren idazkari orokorraren arabera, "kosta" egingo da aurreko buruzagi jeltzaleekin zituzten zubiak eta konfiantza giroa berreskuratzea, baina ziurtatu du koalizioak ahal beste egingo duela negoziazioan aurrera egiteko.
Salvador Illa Puigdemontekin bilduko da arratsaldean, Bruselan
Salvador Illa Generalitateko presidentearen hitzetan, "bada garaia" erakusteko "demokraziaren motorra elkarrizketa" dela.
Pedro Sanchezek ukatu egin du PSOEn egiturazko ustelkeria dagoela, eta onartu du 'Koldo auzia'ren ostean dimisioa ematea pentsatu zuela
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Justizian konfiantza duela eta epaile gehienek "euren lana ondo egin dutela eta legea betetzen dutela"; hala ere, ohartarazi du "epaile batzuek ez" dutela horrela jardun.
Esparza (UPN): "Valtierrako alkateak bere izenean hitz egiten du"
Nafarroako Parlamentuko UPNren bozeramaileak argitu du haren hitzak ez direla inoren kargura ez dauden adingabeei buruz alderdiak duen jarreraren adierazgarri.
Larrialdi Klimatikoari aurre egiteko Estatu-ituna "eztabaidetatik kanpo" uzteko eskatu du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Estatu-ituna abiatzeko "bide-orria" onartuko dute astearte honetako Ministroen Kontseiluan. Horren harira, ituna "borroka alderdikoietatik kanpo" uzteko eskatu du.
Chivitek bere Gobernuaren jarduna "zuzena" eta "gardena" dela defendatu du
Legealdiko lehen bi urteen balantzea egiteko agerraldian, Maria Chivite Nafarroako presidenteak irmo defendatu du bere Exekutiboak egindako lana. "Gobernu zuzena, gardena eta etikarekin konpromiso handia duena". Hitzok erabili ditu, lantaldea defendatzeko. "Hemen ez dago ustelkeriarik".
Estebanek ez du baztertu urtea amaitu aurretik estatus berriari buruzko akordioa lortzea
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Aitor Esteban EAJren presidenteak aurreratu du "pausoren bat" eman daitekeela estatus berriari buruzko negoziazioan 2025. urtea amaitu baino lehen. Halere, aitortu du hurrengo hilabeteetan erritmoa "dezente bizkortu" beharko dutela, ezer lortu nahi bada.