Pedro Sanchezek ukatu egin du PSOEn egiturazko ustelkeria dagoela, eta onartu du 'Koldo auzia'ren ostean dimisioa ematea pentsatu zuela
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Justizian konfiantza duela eta epaile gehienek "euren lana ondo egin dutela eta legea betetzen dutela"; hala ere, ohartarazi du "epaile batzuek ez" dutela horrela jardun.
Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak astelehen honetan RTVEn egindako elkarrizketa batean esan duenez, PSOEn ez da "egiturazko ustelkeriarik" izan, ezta finantzazio irregularrik ere. Exekutiboa eta alderdia zipriztindu dituzten kasuei buruz galdetu diotenean, esan du bere Gobernuak eta berak ez dutela ustelkeria kasurik "inoiz" onartu, eta honakoa azpimarratu du: "Zantzuren bat izan denean, gupida gabe jokatu dut".
'Koldo auzi'ko grabazioak direla eta, Jose Luis Abalos, Koldo Garcia eta Santos Cerdan tartean daudela, Sanchezek "tamalgarritzat" eta "nazkagarritzat" jo ditu, eta aitortu du "pertsonalki" kalte egin diotela, dimisioa ematea pentsatzeraino. Hala ere, azpimarratu du aurrera jarraitzea erabaki zuela: "Nire ardura ez da ontzia uztea, erabakiak hartzea baizik, gogorrak izan arren".
2021ean Abalos Gobernutik kanporatzeari dagokionez, gogorarazi du ez zela errelebo isolatua izan, pandemiaren osteko birmoldaketa zabalaren zati baizik: "Beharrezkoa zen bultzada politikoa berreskuratzea, Ministroen Kontseiluaren higadura ikusita".
Sanchezek defendatu egin du PSOEren jokabidea alderdiari eragin dioten kasuen aurrean, adierazi du "neurriz" jokatu dutela eta beste alderdi batzuek jardun ez duten "irmotasunez" erantzun dutela.
Halaber, berretsi du ziur dagoela Estatuko fiskal nagusia errugabea dela, eta "bere kontrako prozedurarik abiatzea justifikatzen duen frogarik ez" dagoela azpimarratu.
Begoña Gomez emazteari eta David Sanchez anaiari eragin dieten ikerketei buruz ere mintzatu da Espainiako presidentea. "Salaketa faltsuek, prentsa-ebakinek eta erakunde ultraeskuindarrek sustatu dute hori. Zintzoak eta errugabeak direla defendatzen dut, beti defendatuko dut hori", adierazi du.
Esan egin du Justizian konfiantza duela eta epaile gehienek "euren lana ondo egin dutela eta legea betetzen dutela"; halere, ohartarazi du "epaile batzuek ez" dutela horrela jardun. "Jarduera arazo bat dago, instrukzio arazo bat, albistegien zigor arazo bat, eta azkenean bi pertsonak ordaindu dute, nire senideak izateagatik", salatu du.
Gobernuburua haratago joan da, eta honakoa adierazi du: "Politika egiten saiatzen ibili diren epaileak egon dira, eta justizia egiten saiatu diren politikariak, zalantzarik gabe. Gutxiengoa dira, baina kalte izugarria egin diote Justiziari".
Elkarrizketa baso-suteen larrialdiarekin hasi da. Sanchezek defendatu du Gobernuak "azkar" jokatu duela eta baliabideak mugiarazi dituela, besteak beste, UME. Hala ere, ohartarazi du Espainiak krisi klimatikoak markatutako "paradigma berria" bizi duela: "Larrialdi klimatikoak zientzialarien aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Estatu-itun handi bat behar dugu, prebentzio, erantzun eta berreraikitze neurriak estatu-politika izan daitezen".
Zure interesekoa izan daiteke
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.