Otegik azaldu du EAJren zuzendaritza berritzeak atzeratu duela Estatusaren negoziazioa, hein batean
EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren arabera, "kosta" egingo da aurreko buruzagi jeltzaleekin zituzten zubiak eta konfiantza giroa berreskuratzea, baina ziurtatu du koalizioak ahal beste egingo duela negoziazioan aurrera egiteko.
Estatus berriaren negoziazioen gainean Aitor Esteban EAJren presidenteak atzo erakutsitako baikortasuna zerbait apaldu du gaur Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaileak. Azken horrek nahiago izan du data ez jarri eta alderdien borondatean ipini azpimarra. "Akordiorako borondatea badago, posible izan beharko litzateke. Denok pentsatzen dugu momentua hau dela, baina akordioek edukia behar dute, denen arteko akordioa behar da", azaldu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Otegik nabarmendu du ezker abertzaleko koalizioak eskura duen guztia egingo duela, negoziazioan aurrera egitea ahalbidetzeko, alderdien arteko "aldeak handiak" direla jakitun.
Zentzu horretan, Estebanek prozesuaren atzerapena Santos Cerdan sozialistaren atxiloketarekin lotzea ere izan du hizpide, hura zelako, buruzagi jeltzalearen hitzetan, PSOE eta EH Bilduren arteko bitartekaria. "Nik dakidala, EAJren bitartekaria ere bazen", zehaztu du EH Bilduren idazkariak, eta ondoren argitu du "EAJren zuzendaritza berritzeak” atzeratu duela Estatus berriaren negoziazioa, hein batean.
Aitortu du "kosta egingo dela" aurreko buruzagi jeltzaleekin eraikita zuten konfiantza giroa berreskuratzea. "Urte asko generamatzan Ortuzarrekin eta Aurrekoetxearekin hitz egiten, oso sarritan egiten genuen". Hori esanda, jakinarazi du atzo bertan hitz egin zuela, aspaldiko partez, Estebanekin, telefonoz.
Imanol Pradales lehendakariak iragarritako bilera-sortari buruz galdetuta, berretsi du politika publikoak aldatzea dela EH Bilduren erronka, "azken urteotako politikek sortu dituzten arazoei aurre egiteko". "Nola aldatu gauzak, politika publikoei eutsita?", galdetu du.
Bilerara "jarrera eraikitzailearekin" joango direla ziurtatu ondoren, jeltzaleen jarrera kritikatu du. Bere hitzetan, “kontraesana” da, batetik, “betiko politikak defendatzea”, eta, bestetik, gainerako alderdiekin “akordioak” nahi dituztela esatea. “Gu euren eredura batzea da nahi dutena eta guk alternatiba planteatzen dugu, eta hori defendatuko dugu".
Azkenik, Espainiako Gobernuak bizi duen egoera politikoaz ere mintzatu da elkarrizketan. Uste du Pedro Sanchez presidenteak aurrekontu proiektua aurkeztu, aurkeztuko duela, baina oso zail ikusten du horrek aurrera egitea. Otegiren arabera, "inbestidurako blokerik" ez dago, "alderdi guztiek beren interes propioak defendatzen dituztelako Madrilen".
Zure interesekoa izan daiteke
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.
Euskadiko PPk EAJren "lotsagabekeria" salatu du, Espainiako poliziei Ceutara joatea eskatzeagatik
Laura Garrido Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramailearen hitzetan, Aitor Estebanen adierazpenek argi uzten dute EAJren eta EH Bilduren artean "ez dagoela inolako alderik".