Kartzelatutako txiolaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburuko espetxe-baimena eman diote Alfredo Remirezi

Joan den azaroaz geroztik dago kartzelatuta, presoen dispertsioaren aurkako protestan parte hartzeagatik epaileek ezarritako urtebeteko zigor-espetxea betetzen.
Alfredo Remirez, espetxetik irtendakoan. Argazkia: Twitter erreharria
Alfredo Remirez, espetxetik irtendakoan. Argazkia: Twitter erreharria

Alfredo Remirez Amurrioko txiolariak Zaballako kartzelatik kanpo igaro du asteburua, espetxe-baimen bati esker, Remirezek berak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez.

Joan den abuztuan Zaballako espetxera lekualdatu zuten @erreharria. Darocako espetxean zegoen otsailaz geroztik, terrorismoa goratzeagatik ezarri zioten urtebeteko kartzela zigorra betetzen.

Remirez iazko azaroan sartu zuten kartzelan, Basauriko presondegian, sakabanaketaren aurkako protesta batean terrorismoa goratzea leporatuta. Hain zuzen ere, 2005eko Amurrioko jaietako txupinazoan preso bat irudikatzen zuen panpina bat eramateagatik urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X