Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'ETA goratzeko ekitaldiek aurten % 147 gora' egin dutela salatu du Covitek

Omenaldiak edo “delitu curriculumaren aitortzak” direnik ukatu du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak. “Zigorra bete duten” presoei egindako “harrerak” direla erantsi du.
Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea Gasteizen. Argazkia: EFE
Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea Gasteizen. Argazkia: EFE

2017arekin alderatuta, “Euskadiko kaleetan ETAren terrorismoa goraipatzeko ekitaldiek aurten % 147 gora” egin dutela salatu du gaur Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak (Covite). Gainera, “umeen presentziarekin kezkaturik” agertu da kolektiboa.

Consuelo Ordoñez elkarteko presidenteak eta Ines Gaviria komunikazio arduradunak agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko batzordean, PPk eskatuta, kolektiboaren Erradikalizazio Behatokiak bildutako datuen berri emateko.

Informazioa biltzen hasi zirenetik “2016an, ETAko terroristak goratzeko ekitaldiek nabarmen gora” egin dutela azaldu du Gaviriak. Urte horretan hiru izan ziren, 76 (horietatik 48 ETAko kideei egindako omenaldiak) 2017an eta 187 (59 omenaldi) aurten, erantsi duenez.

Aurten % 147 gora egin dutela nabarmendu du Gaviriak. Preso ohiei egindako omenaldiak, festak, pankartak eta pintadak zenbatu dituzte.

Ekitaldiak onartzerik ez daudela azpimarratu du Ordoñezek, “biktimak umiliatzen dituztelako” eta “araudiaren aurkakoak direlako”. “Gertatzen ari denaren aurrean” botere publikoak “zirkinik egin gabe” ezin daitezke geratu, Coviteko ordezkariak uste duenez.

Arzuaga: "Duela hamar urte baino hobeto gaude, egoera lasaiagoa da"

Omenaldiok kalean eta toki publikoetan egitea salatzen du Covitek, Ordoñezek azaldu duenez. “Herriko tabernetan egingo balira, esateko ezer”, adierazi du.

Omenaldiak edo “delitu curriculumaren aitortzak” direnik ukatu du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak. Biktimak iraintzeko asmoarekin egiten ez dituztela esan du. “Zigorra bete duten” presoei egindako “harrerak” direla erantsi du.

“Duela hamar urte baino hobeto gaude, egoera lasaiagoa da, eta are bareagoa izateko esfortzu bat egiten ari gara”, adierazi du Arzuagak.

Azkenik, ETAkoek duten sufrimendu berari aurre egin behar diote GAL bezalako talde terroristen biktimek Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohia goraipatzen denean, Pili Zabalak (Elkarrekin Podemos) gogorarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X