Datorren martxoaren 16an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaixo dauden presoen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte Bilboko zubi guztietan

"Larriki gaixo dauden presoen askatasuna" aldarrikatuko du 'Ni zu bi' herri-ekimenak deitutako mobilizazioak.
Presoen alde Sarek Bilbon deitutako martxaren artxiboko irudia
Presoen alde Sarek Bilbon deitutako martxaren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Gaixo dauden ETAko presoen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzeak deitu ditu 'Ni zu bi' herri-ekimenak datorren martxoaren 16an Bilboko zubi guztietan.

Kepa Arronategi, Gorka Fraile, Ibon Iparragirre, Joseba Borde eta Txus Martin ETAko presoen senideek ekimena aurkeztu dute larunbat honetan izandako prentsaurrekoan, eta "agintari publikoei" eskatu diete, "urgentziaz, larriki gaixo dauden presoak aske utz ditzaten".

Mobilizazioaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, elkarretaratzeak 12:00etan izango dira, Bilboko San Antongo, Mesedeetako, Areatzako, Udaletxeko, Zubi Zuriko, Pedro Arrupeko eta Deustuko zubietan.

Geroago, bi martxa egingo dituzte, San Antongo eta Deustuko zubietatik abiatuta, Venezuela Plazaraino, Udaletxeko zubi ondoan. Handik Plaza Biribilara joko dute, eta Arriaga Plazan amaituko da ekitaldia.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X