Urteko asanblada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroeskualdeak % 20 handitu du aurrekontua, gazteak jomugan

Erakundeak 3,5 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, eta horietako 1,2 milioi euro funts propioak izango dira, mugaz gaindiko ekintzak finantzatzeko.
Rousset, Barkos eta Urkullu, gaurko asanbladan. Argazkia: Efe
Rousset, Barkos eta Urkullu, gaurko asanbladan. Argazkia: Efe

Akitania Berria-EAE-Nafarroa Euroeskualdeak urteko asanblada egin du gaur Iruñean, eta iragarri du % 20 handituko duela lankidetza proiektuetarako aurrekontua, gazteengan jarrita arreta berezia.

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak, Alain Rousset Akitania Berrikoak eta Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin dute asanbladaren ostean Euroeskualdearen aldeko apustua berresteko.

Euroeskualdeak Europar Batasunean "paper sendoa" jokatzen duela azpimarratu du Barkosek, eta Urkulluk iritzi hori berretsi eta mugaz gaindiko lankidetzaren eraginkortasuna goraipatu du. Roussetek, berriz, esan du Europan "hobekien funtzionatzen" duen lankidetza dela Euroeskualdearena.

Erakundeak 3,5 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, eta horietako 1,2 milioi euro funts propioak izango dira, mugaz gaindiko ekintzak finantzatzeko, Barkosek azaldu duenez.

Lau dira lan ildo nagusiak, eta lehenengoa "euroeskualdetar herritartasuna"rekin lotua dago (hizkuntza aniztasuna, kultura eta gazteria); bigarrena, berriz, ezagutzaren, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren ekonomia sustatzean eta unibertsitatearen mugikortasunean zentratzen da.

Hirugarren eta laugarren zutabeek lurralde iraunkorra (mugikortasuna eta garraioa, nekazal baliabideak, ingurugiroa eta turismoa) eta Euroeskualdearen gobernantza eta ikusgarritasuna dituzte jomugan, hurrenez hurren.

Gaur egungo Akitania Berria-EAE-Nafarroa Euroeskualdea 2017an sortu zen, Nafarroak bat egin zuenean. Urtebete lehenago Limousin eta Poitu-Charentes eskualdeak Akitania Berrian sartu ziren.

2018tik Nafarroak du Euroeskualdearen presidentetza, eta 2020an emango dio lekukoa EAEri.

101.000 kilometro koadroko hedapena du Euroeskualdeak, eta 8,7 milioi pertsona bizi dira bertan, hau da, Europar Batasuneko biztanleen % 1,74. 2018ko datuen arabera, 3,95 milioi langile, 1,78 milioi ikasle, % 10,5eko langabezia tasa eta 28.400 euroko BPGa du biztanleko (EBren batez bestekoa ia).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X