Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk ez du Sanchezekin hitz egingo 'lotsaren ituna' mantentzen badu Nafarroan

Sanchezek konstituzionalismoarekin eta bizikidetzarekin duen arrakastaz damutu da Levy, eta "lurraldeko itun hauen esku dago Espainiaren etorkizuna", gogorarazi du.
18:00 - 20:00
PPko Andrea Levyk Pedro Sanchezekin ez dutela ezer negoziatuko baieztatu du

Andrea Levy PPko Ikerketa eta Programetako idazkariordeak popularrek ez dutela ezer negoziatuko Pedro Sanchezekin ziurtatu du PSOEk "lotsaren ituna" mantentzen badu Nafarroan eta Maria Chivite presidente izendatzen bada Bilduren abstentzioarekin.

PP ez dela inora joango "Bildurekin ituntzeko gai den PSOE batekin" ziurtatu du Levyk, eta ez duela ezagutzen "Estatu konstituzionala eta demokrazia eraikitzeko PPren eskutik joan den PSOE historikoa" azpimarratu du.

Jarduneko presidenteak hurrengo egunetan deituko ziola PPri, Ciudadanosi eta Unidas Podemosi "beste bide batzuk ikertzeko" aurreratu zuen atzo Cristina Narbona PSOEko presidenteak. Bilera horren helburua irailean inbestidura bat desblokeatzeko babesa bilatzea izango da.

Sanchezek konstituzionalismoarekin eta bizikidetzarekin duen arrakastaz damutu da Levy, eta "lurraldeko itun hauen esku dago Espainiaren etorkizuna", gogorarazi du.

"Politikan ez du denak balio Sanchez Gobernuko presidentea izan dadin", azpimarratu du popularrak.

"Abuztuan oporrak hartzea" ere aurpegiratu dio Sanchezi aste honetan inbestiduran utzitako "barrabaskeriaren" ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X