Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cs-k EAEko 'bigarrena' kargutik kendu du, PPrekin koalizioa negoziatzeagatik

Javier Gomez, orain arte EAEko Antolakuntza idazkaria zena, A10eko hauteskundeetara Euskadiko 'popularrekin' batera aurkezteko hartu-emanak izaten ari zela salatu dute militante batzuek.
Javier Gomez, Radio Vitoriako estudioetan, elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EiTB

Ciudadanosek (Cs) Javier Gomez, EAEko Antolakuntza idazkari eta 'bigarrena', kargutik kendu du azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan EAEko PPrekin zerrenda bakarra osatzeko negoziatzeagatik. Alderdi laranjaren arabera, "afiliatuak Alderdi Popularrera eramaten saiatu" da Gomez, eta horregatik kargugabetu du.

Antza, alderdiko militante batzuek zuzendaritzaren aurrean salatu dituzte hartu-emanak.

Cs-ko iturriek argitu dutenez, Gomezen negoziazioek ez dute PPk proposatutako España Suma hauteskunde koalizioarekin zerikusirik. Horien esanetan, zerrenda bakarra osatzea Madrilgo zuzendaritzari dagokio, eta EAEko filialak "ezin du bere kabuz ezertxo ere erabaki"

EAEko PPren izenean, Iñaki Oyarzabal Arabako 'popularren' presidentea mintzatu da sare sozialetan.

"EAEn, Nafarroan bezala, ona eta beharrezkoa da indarrak batzea, boto konstituzionalista sendotzeko. Akatsa da Riverak aukera horri ateak ixtea eta EAEko afiliatuen eskaerei entzungor egitea. Egin dezagun politika; igandera arte garaiz gabiltza", bota du Twitterren.

Apirilaren 28ko hauteskundeetan PPk eta Ciudadanosek ez zuten diputaturik lortu EAEn.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X