KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi espetxeratuekin biltzea egotzi diote Anna Puigdemonti; horrek ukatu egin du

Hedabideetara filtratutako auzipetze autoaren arabera, Puigdemonten arreba zubi lanak egin omen zituen Torraren eta Puigdemonten artean. Torrenten arabera, filtrazio 'xelebreak' dira.
Quim Torra eta Carles Puigdemont, Berlinen, artxiboko irudi batean
Quim Torra eta Carles Puigdemont, Berlinen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Iragan astean Katalunian atxilotutakoen harira Auzitegi Nazionalak emandako espetxeratze-autoaren arabera, Carles Puigdemonten arreba atxilotuekin elkartu zen 2018ko irailean eta zubi lanak egin zituen Quim Torraren eta bere anaiaren artean. Anna Puigdemontek ukatu egin du atxilotuekin bildu eta bitartekari lanak egin izana.

Hedabideetara filtratutako autoaren arabera, espetxeratuak Anna Puigdemontekin elkartu ziren 2018ko irailaren 15ean.

Anna Puigdemontek goitik behera ukatu ditu bere kontra esandako guztiak. "Ezinezkoa da nik bilera hartan parte hartu izana, akreditatutako eta dokumentatutako arrazoi familiarrak tarteko", azpimarratu du gaur goizean zabaldutako ohar batean.

Idatzi horretan nabarmendu duenez, ez da pertsona publikoa eta ez du inoiz jarduera politikorik izan: "Ez dut inoiz bitartekari lanik egin nire anaiaren eta Torra presidentearen artean, ezta beste pertsona baten eta bietako inoren artean ere".

Are gehiago, azken egunotako filtrazioak "interesatuak" direla adierazi du. Haren hitzetan, honen guztiaren atzean "kriminalizazio" kanpaina bat dago, azken helburu gisa Carles Puigdemonti kalte egitea eta Belgikako agintariek Espainiaren esku uztea duena.

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentearen hitzetan, filtrazioak "xelebreak" dira. "(Polizia) operazioa zalantzan jartzea da kasu honetan egin dezakegun gutxienekoa", defendatu du TV3 telebista kate publikoari eskainitako elkarrizketa batean. Auzitegi Nazionalak sarritan egin dituela gerora ezerezean gelditu diren operazioak gaineratu du.

Torrenten arabera, zazpi espetxeratuen errugabetasun presuntzioa urratu da, eta horien aurkako operazioa erabiltzen ari dira "zibikoa, bakezalea eta demokratikoa" den mugimendua terrorismoarekin lotzeko.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko jarduneko Barne ministerioak "zuhurtzia" eskatu du, eta jokabide judizialetatik harago espekulaziorik ez egitea eskatu du. Sumarioa sekretupean dago. Ildo horretan, arduraz jokatzeko deia egin du ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "irizpide teknikoengatik" egin zuen Alfredo De Migueli hirugarren gradua ematearen aurka

Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiaren kexa baten ostean, espetxe-zaintzako epaileak Tratamendu Batzordearen ebazpenari beste modu batean erantzun zion, eta Eusko Jaurlaritzak, "Zuzenbide Estatuetan egin behar den moduan", ebazpen judizial irmoa betearazi besterik ez zuen egin, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez.

MADRID, 26/11/2025.- La diputada del PNV, Maribel Vaquero, durante su intervención en la sesión de control al Ejecutivo de este miércoles en el Congreso. EFE/ZIPI ARAGON
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuan etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala zabaltzea adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin

EAJrekin lotutako akordio horren funtsa astearte honetan Ministroen Kontseiluak onartutako ezkutu sozialaren errege lege-dekretu berriaren barruan dago. Lege-dekretu horrek aurreikusten du, besteak beste, errentatzailea edukitzaile handi bat edo funts putre bat denean etxegabetzeko prozedura eta bonu sozial energetikoa 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X