Arkaitz Rodríguez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Puigdemont desegoki mintzatu zen, ETAk eragindakoak baino hildako gehiago egon dira'

Sortuko idazkari nagusiak dei egin die EAJri eta Elkarrekin Podemosi “Estatuaren birzentralizazioari” aurre egiteko modua adostera, “bizkortzen ari baita, sedukziorik ezean”.
Arkaitz Rodriguez "Boulevard Informativo" saioan gonbidatuta egon da

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak metalgintza sektoreko langileekiko elkartasuna agertu du ‘Boulevard Informativo’ Radio Euskadiko saioan, beharginek hirugarren greba-eguna duten honetan, eta kritikatu du Iñigo Urkullu lehendakaria “patronalaren alde jarri izana, erakutsi beharko lukeen neutraltasunetik urrun, argi eta garbi parte hartuta”.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak euskarari buruzko dekretua indargabetu duela eta, Rodriguezen ustez, “euskararen eta hizkuntza eskubideen aurkako erasoa” izan da, eta “argi uzten du lurralde osoan euskararen koofizialtasuna bultzatuko duen lege bat behar dela”. Maria Chivite buru duen Exekutiboari dei egin dio ebazpenari helegitea jar diezaion, eta “borroka irekita” dagoela adierazi du, Geroa Bairi, Podemosi eta Ezkerrari “tinko eusteko” eskatu aurretik. Horren esanetan, funtsezkoa da eremuen arteko zatiketa atzean utziko duen lege bat.

Eusko Alkartasuna, EH Bildu osatzen duten alderdietako bat, zuzendaritza berritzeko prozesuan murgilduta dago, eta bertako sektore kritiko indartsu batek EH Bildu Sorturen mende dagoela uste du. Iritzi horien aurrean, Rodriguezek esan du EH Bildu “subjektu politikoa” dela eta adierazpen horiek “errespetu falta” direla Sortukoak izan gabe EH Bildu osatzen dutenentzat.

Rodriguezen aburuz, “desegokiak” dira Carles Puigdemontek Euskal Herriari buruz egindako adierazpenak, esan baitzuen Euskal Herrian inoiz ez dela 155. artikulua ezarri, ETAk eragindako “mila hildakoak” gorabehera. Sortuko agintariak Puigdemonti esan dionez, “Estatuaren ekimenez hildako ehunka pertsona eta milaka torturatu izan dira, desagertuez gain”. Horregatik, “desegokia da arreta osoa ETAk eragindakoetan jartzea eta horiek ahaztea”, eta ez du erkaketa ulertzen, nahiz eta uste duen Puigdemontek ez zuela esan nahi izan Euskal Herrian 155a ezarri behar izan zenik.

Sorturen ikuspuntutik, Estatua “inboluzio eta birzentralizazio baterantz doa, eskaintza demokratikorik eta sedukziorik ezean”. Rodriguezen hitzetan, Estatuak erabaki du “duela 40 urte abiatu zuen bidean atzera egitea, botere gehiegiri uko egin ziolakoan”. Hori dela eta, ezin denez “burua lurpean gorde eta egoeraren larritasuna ukatu”, dei egin die EAJri eta Elkarrekin Podemosi, “programan erabakitzeko eskubidea sartzen dutenei”, horri aurre egiteko bidea adostera.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X