Inbestidura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniarekin hitz egitea Gobernuaren ardatz izango dela hitzeman du Iglesiasek

EAJk "ezinezko" jo du puzzlea aste honetan osatzea, eta EH Bildu ERCrekin eta JxCat-ekin harremanetan dago inbestidurarako estrategia koordinatzeko.
Pablo Iglesias Podemosen burua. Argazkia: Efe
Pablo Iglesias Podemosen burua. Argazkia: Efe

Pablo Iglesias Podemosen buruak mezua igorri dio ERCri, horrek militantziari inbestidurari buruzko kontsulta egingo diola iragarri ostean, eta hitzeman du Kataluniarekin hitz egitea izango dela datorren koalizio Gobernuaren jardueraren "oinarrizko ardatzetako bat".

Iglesiasek berretsi du hurrengo Espainiako Gobernuak "Espainiaren nazioaniztasunaren arazoa" eta "Kataluniako elkarrizketa" jorratuko dituela.

Nahiz eta Iglesiasek ez duen negoziazio terminoa erabili (hori eskatzen du ERCk), baikor agertu da inbestidurarako elkarrizketen harira.

"Ezinezkoa aste honetan"

Aitor Esteban Kongresuan EAJk duen bozeramaileak azpimarratu du oraindik denbora asko geratzen dela Sanchezen balizko inbestidurarako, eta "ezinezko" jo du "aste honetan bertan puzzlea osatzea".

Diputatuen Kongresuan hautetsi agiria hartzera joan da Esteban, eta azpimarratu du denbora dagoela oraindik Sanchezen balizko inbestidurarako.

"Datak gerturatu arte, zalantzan egongo dira batzuen eta besteen jarrerak", adierazi du Estebanek. Ez du zehaztu jeltzaleek zer egingo duten, baina egonkortasunerako borondate argia erakutsi du.

Bestalde, ez du iritzirik eman nahi izan ERCk eta JxCat-ek hartu beharreko erabakien inguruan: "Nahikoa nagusiak dira. Haiek ikusiko dute zer egin, zer egin dezaketen, eta zer ez".

EH Bilduren harremanak ERCrekin eta JxCat-ekin

Bestalde, EH Bilduren ordezkariak JxCat-eko eta ERCko kideekin elkartu dira Batzelonan, bakoitza bere aldetik, PSOEren buruzagiaren inbestidurari begira estrategia adosteko.

Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta izan dira EH Bilduren ordezkariak ERCrekin egin duten bileran. ERCtik, berriz, Carolina Telechea, Sergi Sabria eta Marta Vilalta bertaratu dira.

ERCko iturrietatik azaldu dutenez, oraingoz ezezkoan daude, eta bi alderdiek inbestiduran jarrera bera izateko konpromisoa hartu dute, nahiz eta aitortu oraindik garaiz dela.

Horren harira, hitz egiten jarraitzeko eta Llotja de Marreko adierazpenean sinatutako akordio estrategikoa oinarri gisa hartzeko deia egin du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

VITORIA, 31/03/2026.- La vicelehendakari y consejera de Cultura, Ibone Bengoetxea, ha informado este martes en Vitoria de los asuntos tratados en el Consejo de Gobierno. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak 'Jauzia Gara' Euskararen Plan Estrategikoa onartu du erabileran "jauzi kualitatiboa" emateko

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, "inoiz baino euskaldun gehiago dugu, baina erronka nagusia erabileran dago". Helburua da euskararen ezagutzan eta, bereziki, erabileran "jauzi kualitatiboa" ematea, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen presentzia gizarteko eremu guztietan handitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X