Pirritx, Porrotx eta Marimotots abenduaren 22an Iruñeko Anaitasunan izango dira
'Udalarekin edo Udalik gabe' Iruñean izango zirela agindu zuten, eta bete dute hitza: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek abenduaren 22an Anaitasuna kiroldegian eskainiko dute 'Bizi dantza' ikuskizuna. Sare sozialen bidez iragarri dute, gaur goizean, eta, dagoeneko, jarri dituzte salgai sarrerak.
Gaur, San Saturnino egunean, Baluarten eskaini behar zuten ikuskizuna bertan behera uztea erabaki zuen Enrique Maya alkateak zuzentzen duen Iruñeko Udalak. Aurreko legealdian adostutako hitzordua zen, eta Maria Garcia Barberena Kultur zinegotziaren arabera, "irregulartasunak" zeuden kontratuaren prozeduran. Egun batzuk geroago, baina, Maya alkatea, auziaz galdetu ziotenean, harago joan zen eta "ideologia" jarri zuen aferaren erdigunean.
Udalak berak Nafarroako Kontseilura jo zuen, gaiaren inguruko iritzia eman zezan, eta asteon organo aholku-emaile horrek ebatzi duenez, ez dago Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukoteak Baluarten eskaintzekoa zuten emanaldia bertan behera uzteko arrazoirik
Kontseiluaren arabera, akatsen bat edo beste izan da kontratazioa egiteko prozeduran, baina ez kontratua baliogabetzeko adinakoa.
Euskadi Irratian atzo eskainitako elkarrizketan, Porrotxek berretsi zuen, modu batera edo bestera, Iruñean egoteko modua bilatuko dutela, azken urteotan egin duten bezala. Gaur, Facebook sare-sozialean zabaldutako bideo baten bidez eman dute albistea:
Albiste gehiago politika
Donostiak atzera bota du, EAJ, PSE eta PPren botoekin, Illunbeko zezenketei amaiera emateko mozioa
Podemos Euskadik deitoratu du Donostiak "animalien tortura eta animalien eskubideak urratzen" jarraituko duela. Victor Lasa zinegotziak gogorarazi duenez, "tauromakiak ukiezina badirudi ere, ez da ukiezina, Estatuko hainbat hiritan lortu baitute zezenketetatik libratzea".
Ayusoren mutil-laguna auzipetzeko eskaera berretsi du epaileak, iruzurraren "zantzu argiak" ikusita
Antza denez, Alberto Gonzalez Amadorrek 350.951 euroko iruzurra egin zion Ogasunari, 2020 eta 2021 urteen artean, faktura faltsuak erabilita.
"Errepresio polizialaren" aurkako elkarretaratzea egin dute Gasteizen, GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta
Era berean, protestarako eskubidearen defentsa aldarrikatu dute elkarretaratzean. Gainera, Gazte Koordinadora Sozialistako ordezkariek azpimarratu dutenez, atzo gertatutakoak "argi uzten du, beste behin ere, nor den segurtasun arazoak sortzen dituena: Polizia bera, protesta sozialen aurka eginez".
Azpeitian eta Gasteizen izandako istiluek polizia ereduari buruzko eztabaida piztu dute: EH Bilduk eta PPk aurkako ikuspegiak dituzte
Koalizio subiranistak "polizia eredua berrikustea eta sakon erreformatzea" eskatu du. Izan ere, EH Bilduren ustez, polizien azken esku-hartzeak ez dira "proportzionalak eta kalte handiagoak prebenitzeko egokiak" izan. PPk, ostera, uste du arazo bat dagoela "ezker erradikalarekin, EAJk aurre egiten ez jakiteaz gain, elikatzen eta animatzen laguntzen ari dena".
GEBehatokiak Espainiari ohartarazi dio uztailaren 31ra arte duela tortura kasu bat ikertzen hasteko
Gobernuari eskatzen dio aplika ditzala Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen azken txostenean jasotako "nahitaez bete beharreko" gomendioak. Txosten horretan kezka adierazten du Batzordeak, Espainian tortura-kasuak modu eraginkorrean ikertzeko bermerik ez dagoelako.
Bizkaiko Foru Aldundiak eraikin berria eraikiko du Etxetxua Plazan, 31 egoitzatan sakabanatutako zerbitzuak bertan hartzeko
Urtean hiru milioi euro aurreztea ahalbidetuko du egoitza berriak, eta "digitalagoa, herritarrekiko hurbilagoa eta eraginkorragoa izango da energia kontsumoan", ahaldun nagusiak nabarmendu duenez. Ez da eman proiektuaren exekuzio-epearen berri.
EAJk garrantzitsutzat jo du Urdaibaiko Guggenheimi buruzko iritzia aintzat hartzea, baina erabakia hartzeko goiz dela dio
Legebiltzarraren bozeramaile Joseba Diez Antxustegik nabarmendu du eskualdeko eragileei eta herritarrei entzuteko prozesua ez dela amaitu.
Noelia Nuñez PPren diputatuak kargu guztiak utzi ditu
Nuñezek bere gain hartu du egindakoen "erantzukizun osoa", eta adierazi barkamena eskatzea "ez dela nahikoa". Hori dela eta, utzi egin ditu Genovan eta Kongresuan orain arte bete dituen karguak, X sare sozialean iragarri duenez.
"Babesgabezia" salatzeko elkarretaratzea egin du EUSPELek
Euskal Polizien Elkartasunak kritikatu egin du erakundeek ez dituztela jagoten, eta "babesgabe" daudela. Langile eta baliabide falta salatu dute, eta Azpeitiko alkatearen adierazpenek gazteei "autoritatea errespetatu gabe, nahi dutena egiteko askatasuna" ematen dietela uste dute.
PPk eskatu du Segurtasun sailburuordea kargugabetzea edo dimititzea, Ertzaintzarako 300 BMW ibilgailu erosteko kontratua esleitu baitzuen
Ainhoa Domaica PPren legebiltzarkideak kontratua izan du hizpide; izan ere, "kontrako" txostena jaso arren, esleitu egin zen, 21 milioiren truke, Next Generation funtsek finantzatuta.