Pailazoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Porrotxek Iruñean izango direla hitzeman du: 'Udalarekin, edo Udalik gabe'

Udalak Baluarteko ikuskizuna bertan behera utzi ostean, pailazoen abokatuak eskatu dio atzera egiteko, eta "suspentsioa altxatzeko".
18:00 - 20:00
Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoak Iruñera joan dira zentsura salatzera

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hitzeman dute urtea amaitu aurretik Iruñean ikuskizuna emango dutela, "Udalarekin, edo Udalik gabe".

Pailazoek, Iñigo Santxo abokatuarekin batera, prentsaurrekoa eman dute Iruñeko Katakrak liburudendan, hilaren 29an Baluarten egin behar zuten ikuskizuna bertan behera geratu ostean.

Udalak atzera bota zuen emanaldia, kontratuan irregulartasunak izan zirela argudiatuta, baina Iñigo Santxo abokatuak atzera egiteko eta "suspentsioa" altxatzeko deia egin dio.

Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'ek, haur eta gurasoen babesean emandako prentsaurrekoan, hitzeman du urtea amaitu aurretik Iruñean izango direla, "Udalarekin, edo Udalik gabe", eta haurrei eskatu die bidaltzeko gutunak Enrique Maya alkateari "marrazkiekin, musuekin eta ostadarrekin".

Santxok gogorarazi duenez, Maider Beloki Kultura zinegotzi zenak "kontratu artistikoa" egin zien pailazoei azaroaren 29ko ikuskizunerako, aurretik beste emanaldi batzuetarako egindako kontratu "berdin-berdina", eta "inork salatu ez zuena".

"Ezustekoa urrian iritsi zen, ofizioz berrikuspen txostena abiarazi zutela jakinarazi zigutenean. Oso ezohikoa da txosten hori egitea, eta ezaugarri batzuengatik kontratua baliogabea zela esaten zuen", adierazi du abokatuak.

Pailazoek argudiatu zuten kontratua baliozkoa zela, artistikoa delako, eta ez duelako behar egungo Kultura zinegotziak aipatzen dituen txostenak. Orain Nafarroako Kontseiluaren esku dago auzia, baina hurrengo bilera ez da abenduaren 4a baino lehenago izango, hau da, ikuskizuna aurreikusia zegoena baino geroago.

Horregatik, Santxok uste du Udala ez dela zuzen jokatzen ari, eta Arartekora jo eta horrek arrazoia eman die.

Abokatuarentzat, Udalak "gehiegikeriaz" jokatu du, Maider Belokik kontratua "sinatzeko eskumena" zuelako, eta ez dagoelako "inolako irregulartasunik". Hori dela eta, Udalari eskatu dio "atzera egiteko", Arartekoaren iritziari jaramon egiteko, eta suspentsioa altxatzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X