Arnaldo Otegi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk ezkerreko desengainatuekin bloke berri bat egiteko dei egin du

Ezkerreko gehiengoa lortzea da euren nahia. Otegi: "Bloke historiko bat eraiki nahi dut atsekabetuta dauden eragile guztiekin, jendeari gauzak egitea posible dela esan diezaioketenak".
Arnaldo Otegi Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EiTB.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak aurrekontu akordioa eta Podemosekin duen harremana izan ditu hizpide, "nahi duenarekin ituna egiteko eskubidea du. Ez dira aurrekontu onak, alderdikideek ere esaten dute eta zentzu horretan azalpen gutxi dago emateko. Uko egiteari buruz ari gara". "EAJrentzat aurrekontuak dituela da onena".

Bere alderdiaren asmoei buruz, Otegik esan du gizartea aldatzeko xedea dutela. Ezkerreko gehiengo bat nahi dute. PSEko edo Podemoseko sektore desengainatuak izan daitezke. "Egunen batean herrialde honetan ezkerreko indarrekin, uko egin duen ezkerrarekin atsekabetuta dagoen jendearekin -PSEn nabaria da eta Podemosen ere orain olatu bat dago-, bloke historiko bat eraiki nahi dut, gizarteari gauzak egitea posible dela esango dioten eragile guztiekin".

Arnaldo Otegik ere babestu du Sarek antolatutako Jose Ramon Lopez de Abetxuko ETAko preso ohiak emandako hitzaldia EHUn. Lopez de Abetxukok zigorra jada bete zuela gogorarazi du. Dagoeneko gaindituta dagoen polemika batera itzultzea dela eskuin muturraren nahia, azpimarratu du. Sektore horiek biktimak manipulatzen dituztela egotzi die. Horren harira, Otegik kritikatu du Carlos Urquijo gobernuko ordezkari ohiak duen elkarteak, Sareko ekitaldiaren aurkako elkarretaratzearen antolatzaileak, duela aste batzuk torturengatik zigortutako dagoen pertsona bat gonbidatu zuela. "Pertsona hori agenda politikoa markatzeko gai izatea hondamena iruditzen zait termino politikoetan. Beste gauza bat da biktimekiko sentsibilitatea. Ez dut inoiz esaten dutenaren inguruko baloraziorik egiten, baina jokalekua lokazten duen manipulazio politiko baten aurrean gaude”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X