Albiste da
Larrialdi klimatikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Birziklatu ezin diren plastikoen gaineko zerga bat sortzea proposatu du Bruselak

‘Les Echos’ egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak karbono dioxidoaren isurien merkatua tasatzearen aldeko apustua egin du.
Itsasoko zikinkeria plastikoak uretan. Foto: EiTB.
Ursula von der Leyenek birziklatu ezin diren plastikoentzat zerga bat proposatu du. Argazkia: EiTB.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak EBk baliabide berriak behar dituela adierazi du, eta birziklatu ezin diren plastikoen gaineko zerga sortzea proposatu du.

Frantziako Les Echos egunkari ekonomikoak argitaratutako elkarrizketa batean, karbono dioxidoaren isurien merkatua tasatzearen aldeko apustua ere azaldu du, klimaren berotzea eragiten duen gas nagusia baita.

Zergen diruari dagokionez, zati bat estatu kideetara bideratu beharko litzakeela, eta gainerakoa, Europar Batasunera, "kausa komunean" berriro inbertitzeko, esan du Von der Leyenek.

Era berean, enpresa digitalen gaineko zerga ezartzearen alde agertu da, baina horretarako ezarriko den mekanismoari lehentasuna eman behar zaiola zehaztu du,  Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea egiten ari den lanaren bidez, dimentsio globalagoa izan dezan.

"Funtzionatzen ez badu, irtenbide europarra planteatu beharko litzateke ", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X