Sanchez eta Torra otsaileko lehen astean bilduko dira
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea otsaileko lehen astean bilduko dira.
Testuinguru horretan, gainerako presidente autonomiko guztiekin ere bilduko da Sanchez, autonomia erkidego bakoitzeko gobernuen egoitzetan, "herritarren arazoei" hurbilagotik heltzeko asmoz.
Alabaina, Torrarekin izango duen topaketa horrek PSOEren eta ERCren arteko inbestidura akordioan hitzartutako bi gobernuen arteko elkarrizketa-mahaiaren lehen bilera atzeratuko du, lehen bilera Espainiako Gobernua osatu eta 15 egunera egitea aurreikusten baitzuen akordioak.
"Akordioa lortzeko asmoa dugu, baina desberdintasun ugari daude bi aldeen artean", aitortu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta azpimarratu du aldebiko batzorde hori "erabat konstituzionala" dela eta autogobernua "kataluniar guztien topagunea" dela.
Gainera, Zigor Kodean jasota dagoen sedizio delitua berrikusteko aukera aztertuko du Sanchezek, Europako beste herrialde batzuetan aurreikusten diren delituekin homologagarria ez dela iritzita. Zehazki, sedizio delituagatik zigortu zituzten buruzagi independentistak Auzitegi Gorenean.
Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, "gatazka desjudizializatzeko" konpromisoak ez dakar inolako zigorgabetasunik. Horren hitzetan, Katalunian gatazka konpontzeko akordioak ezin du autodeterminazioa jaso, akordio hori ezin delako oinarritu "gehiago zatitu gaitzaketen gauzetan".
Aurrekontuak, uda aurretik
Sanchezek helburu gisa jarri du Estatuko Aurrekontu Orokorrak uda baino lehen onartzea.
PSOEren eta Unidas Podemosen arteko koalizio-gobernuaren lehentasunetako bat da hori. Halaber, gaur, asteartea, Ministroen Kontseiluan, funtzionarioen soldata % 2 igotzea onartuko dute. Exekutiboaren asmoa da soldata-igoera horrek aurtengo urtarrilaren 1etik aurrerako eragina izatea, eta, beraz, aldaketa hilabete honetako nominan jasoko litzateke jada.
Horrez gain, PPren lan-erreformaren alderdirik "kaltegarrienak" indargabetu nahi ditu koalizio-gobernuak, eta, aldi berean, gutxieneko soldata batez besteko soldataren % 60ko zenbatekoarekin parekatu nahi du legealdia amaitu aurretik, baina gizarte eragileek zehaztu beharko dituzte epeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete, Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionaren presidentearen aurka eginbideak abiatzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.