Oihana San Vicente, Antton Lopez, Oihana Garmendia eta Haimar Altuna atxilotu dituzte
Guardia Zibilak Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Antton Lopez 'Kubati' eta Oihana Garmendia atxilotu ditu gaur, Auzitegi Nazionalak agindutako operazio batean, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak ohar batean jakinarazi duenez. ETAko presoei egindako harrera ekitaldiekin lotuta daude atxiloketak.
Zehazki, Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Epaitegiak zuzendutako ikerketa baten harira egin dute operazioa. Lau atxilotutakoei terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea egotzi diete ia hiru urtez presoei harrera ekitaldiak antolatzeagatik.
EAEko hainbat lekutan egin dute operazioa. Antton Lopez eta Haimar Altuna Zarautzen eta Lizartzan (Gipuzkoa) atxiki dituzte, hurrenez hurren; San Vicente, Agurainen (Araba) eta Garmendia, Gernikan (Bizkaia).
Oihana San Vicente Sortuko Arabako koordinatzaile politikoa da, eta Haimar Altuna, Gipuzkoakoa. Lopez eta Garmendia, berriz, Kalera Kalera presoen aldeko dinamikako kideak dira.
Barne Ministerioaren esanetan, ikerketa duela urte eta erdi abiatu zuen Guardia Zibilak. Agenteek egiaztatu ahal izan dutenez, lau atxilotutakoek "omenaldi ekitaldiak zuzendu eta koordinatu dituzte, baina euren jarduna ezkutatzeko hainbat elkarte erabili dituzte tresna gisa. Behin antolatuta, beste pertsona batzuek gauzatzen zituzten ekitaldiak, betiere antolatzaileen irizpideak jarraituta".
Guardia Zibilak EAEn eta Nafarroan egindako 95 ekitaldi zenbatu ditu, 2016ko abendutik 2019ko urrira. Horiek denek "antolaketa egitura bat" zuten atzean, eta "kasu gehienetan 'Kalera kalera' ezker abertzalearen dinamikak gauzatzen zituen".
Oharraren arabera, "atxilotutakoak datozen orduetan geratuko dira aske, epaileak noiz deituko zain". Aurrena, baina, Guardia Zibilaren aurrean deklaratu beharko dute.
Ezker abertzaleak "Estatu sakona"ri egotzi dizkio atxiloketak
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak adierazi du atxiloketak “Estatu sakonaren” saiakera bat dela “oztopoak” jartzeko “Euskal Herriko eta Kataluniako gatazkei konponbide politikoa emateko” Espainiako Gobernu berriari ireki zaion aukerari.
Hain zuzen ere, buruzagi abertzaleak “Estatu sakonari eta Justiziako, Poliziako eta hedabideetako ultraeskuindarrei” egotzi dizkie atxiloketak.
Horren esanetan, ETAko preso ohiei egindako harrerak “aitzakia” baino ez dira, Quim Torra Generalitateko presidentea “gaitasungabetzeko edo modu ez zilegian erorarazteko” erabilitakoen gisakoak.
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak ere egin du agerraldia, eta esan du atxiloketak “oso larriak” direla, eta “Estatuaren erantzuna” direla koalizio abertzalearen “agenda demokratizatzailearen aurrean”.
Bestalde, Sare plataformak defendatu egin du ETAko presoen senideen eta lagunen “eskubidea” haien askatasunaren aurrean “pozik” egoteko, “kondena luzeak bete” eta gero.
Sareren esanetan, Botere Judiziala “oposizio politikoa” egiteko “prest” dago, eta adierazpen eta manifestazio eskubideak “urratu” ditu.
BIDEOA | Arkaitz Rodriguez (Sortu)
BIDEOA | Bel Pozueta (EH Bildu)
Zure interesekoa izan daiteke
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Parte-hartzea aurreko bozetan baino altuagoa izan da eguerdirako Pirinio Atlantikoetan, baina lehen itzulian baino txikiagoa
Gaurkoan, parte-hartzea % 23,95ekoa izan da 12:00etarako, baina % 26,74koa izan zen lehen itzulian; duela sei urte, berriz, % 19,85ekoa izan zen ordu horretarako. Ipar Euskal Herriko 11 herritan egiten ari dira udal hauteskundeak gaur.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.
Lehendakariaren dekalogoa energia krisiari aurre egiteko neurrien artean jaso izana ondo hartu du Eusko Jaurlaritzak
Familiek eta euskal industriak faktura elektrikoa murrizteko lagungarria izango dela uste du Jaurlaritzak, baina faltan botatzen du azken urte honetan shock bikoitza (muga-zergek eta erregaien garestitzeak eragindakoa) jasan duten industria-enpresentzat neurriak hartzea.