Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemontek "behin betiko borroka" prestatzeko dei egin du Perpignanen

JxCat eta ERCren arteko harremanak unerik onenean ez daudela kontuan hartuta, Oriol Junqueras buruzagi errepublikarrak bidalitako bideoa ez dute ondo hartu bertaratutakoek.
18:00 - 20:00
Milaka pertsonak ongietorria egin diete Puigdemonti, Ponsatiri eta Comini Perpinyànen

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak independentismoaren babesa duela erakutsi du, Consell per la Republicak, ANCrekin eta Omnium Culturalekin batera, Perpignanen (Iparraldeko Katalunia) antolatutako ekitaldian. 

Izan ere, 200.000 pertsona inguru bildu ditu -erakundearen datuen arabera-. Bildutako jendetzak senyerak zein esteladak eramateaz gain, Estaca bezalako kantak abestu ditu. 

Ekitaldiaren amaieran, "president" oihukatu diote, eta Puigdemontek "behin betiko borroka" prestatzeko dei egin du. Era berean, urriaren 1aren zilegitasuna aldarrikatu du, Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohiekin batera.

Puigdemonti txalo zaparrada artean egin diote harrera ekitaldian sartu ezin izan diren milaka lagunek.

JxCat eta ERCren arteko harremanak unerik onenean ez daudela kontuan hartuta, Oriol Junqueras buruzagi errepublikarrak bidalitako bideoa ez dute ondo hartu bertaratutakoek, txistu egin baitute, Estatua adostasun batera heltzera behartu dutela adierazi duenean.

Hitzaldiez gain, musikak ere girotu du ekitaldia -ordubete beranduago hasi da-;  Roger Mas, Lluis Llach eta Gerard Jacquet abeslariek abestu dute, eta Castellers de Vilafrancako collakoek ere ikuskizuna eman dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X