Galiziako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Galiziako hauteskundeak ere uztailaren 12an izango dira

Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak hauteskundeak lehenbailehen egitea babestu du. Uda hasieran izatea da aukerarik onena, joan den astean txosten sanitario eta juridikoen bidez argudiatu zuen bezala.
Alberto Núñez Feijóo, Xuntako presidentea.
Alberto Núñez Feijóo, Xuntako presidentea. Argazkia: EFE.

Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak astelehen honetan baieztatu duenez, Galiziako hauteskundeak uztailaren 12an izango dira.

Gobernuaren ezohiko bilera egin ostean, Nuñez Feijook Galiziaren osasun-egoera izan du hizpide, koronabirusaren pandemiaren harira. Bileran, bozak lehenbailehen egitea babestu du, uda hasieran izanez gero hobeto, joan den astean osasun arloko txostenekin eta txosten juridikoekin argudiatu zuen bezala.

15:00ak aldera, Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko hauteskundeen data iragarri du: uztailaren 12rako ere deitu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X