Pintaketak egin dituzte Bilboko Zazpikaleetako herriko tabernan
Bilboko Zazpikaleetako herriko tabernan, "Sortu errudun" pintatu dute gauean, ezker abertzalearen ildo ofizialarekin bat egiten ez duten batzuek alderdi politikari batzuen egoitzen aurka egiten duten kanpainaren barruan, Amnistia Ta Askatasuna Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduaren baitan.
Maiatzaren 11n Patxi Ruiz ETAko presoak gose eta egarri greba hasi zuenetik, "hiltzaileak" idatzi dute pinturarekin zenbait alderdiren egoitzetan, batez ere EAJren eta PSE-EEren egoitzetan eta udalerrietako hiri-altzarietan, kutxazain automatikoren bat erretzeaz gain.
Podemosen egoitza batean ere egin dituzte pintaketak, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren etxebizitzari eraso zioten astearte gauean: "Patxi Ruiz gose eta egarri greban" eta "Idoia Mendia eta PSOE, hiltzaileak!" idatzita zuten panfletoak eta pintura gorria bota zuten haren etxearen atarian. Ruizen aldeko kartelak zeramatzan autoen karabana bat Mendiaren etxe aurretik igaro zen atzo, eta, euskal sozialisten buruzagiaren etxebizitzaren aurretik pasatzean, ibilgailuak gelditu eta klaxonak jo zituzten.
Gaur, Bilboko Zazpikaleetako herriko tabernari eraso diote. "Sortu errudun" pintatu dute egileek horren aurrealdean, ezker abertzalearen alderdiak atzo Mendiaren etxeari eraso ziotenei "arduraz jokatzea" eskatu ondoren. Amnistia Ta Askatasuna Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak, berriz, gose eta egarri greban dagoen presoaren alde "borroka" egiteko deia eginez erantzun zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek 14 lurralde industriali dei egin die beren gaitasunak Europaren zerbitzura jar ditzaten, "etorkizuna bermatzeko"
Imanol Pradales lehendakariak "potentzial berritzaile eta ekonomiko handia" duten 14 lurralde industriali dei egin die astelehen honetan, Bilbon bilduta, beren gaitasunak Europaren zerbitzura jartzeko, "proiektu europarraren etorkizuna bermatzeko", "arriskuan" baitago mundu "ezegonkor eta zalantzagarri" batean.
PPk Voxi eskatu dio "harresia" ez izateko, eta PSOEk "autokritika" egitea ekidin du
Beste hauteskunde hitzordu batzuetan baino argiago mintzatu da Feijoo, Aragoiko bozen biharamunean, eskuin muturrari "2023ko akatsak" ez errepikatzeko eskatuz. Abascalen alderdiak, berriz, ahobizarrik gabe baldintzak jarri ditu mahai gainean: kontseilaritzak nahi ditu, eta politikak errotik aldatzea da bere helburua.
Biktimek eta sindikatuek "egia, justizia eta erreparazioa" exijituko dute martxoaren 3ko 50. urteurrenean
Martxoak 3 Elkarteak eta ESK, Steilas, LAB eta ELA sindikatuek Gasteizko bost langileen hilketaren 50. urtemuga oroitzeko egingo dituzten ekitaldiak aurkeztu dituzte astelehen honetan.
Estefania Ocariz, gazte-justizian aditua, Arartekoaren ondokoa izango da
Psikologian doktorea izateaz gain, Psikologia Juridikoan masterra du eta gazte-justiziari buruzko hainbat argitalpen eta txosten egin ditu.
PPk Voxi Aragoin botatako hordagoak kale egin du: ultraeskuina puztuta eta PSOE gainbeheran
Azcon (67 eserlekuetatik 26 lortuta) eskuin muturraren (14) menpe egongo da; are, PPri "politikak aldatzeko" eskatu dio Abascalek. Bi eskuinen baturak botoen % 60 bildu ditu Aragoin. Ezkerrari begira, aldiz, CHAren gorakada gorabehera (3 diputatutik 6ra), atzeraldian dela agerian da. PSOE minimo historikoan kokatu da (18 eserleku), eta Podemos, ordezkaritza barik.
Jon Insausti: "Etxebizitza sailburuaren eskutik joango gara etxebizitzaren erronkari aurre egiteko"
Donostiako alkatea ez da Loiolako etxebizitza proiektuaren inguruan sortutako "zalaparta" horretan sartu, eta esan du "aliantzak ezinbestekoak" direla. Atxilotuen jatorriari buruzko datuak zabaltzeari buruz, azpimarratu du Jaurlaritzari dagokiola segurtasun politika definitzea.
Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"
EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.
Rufianek bilera erronda abiatuko du, PSOE baino ezkerzaleagoa izango den aliantza bat osatzeko
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak ezkerreko indarrekin "egiazko espazio plurinazionala" eratu nahi du, eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko.
PPk irabazi ditu Aragoiko hauteskundeak, baina Voxen botoen menpe geratu da
PPk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Aragoin, 26 eserleku eskuratuta (azken hauteskundeetan baino 2 gutxiago). PSOEk 18 lortu ditu (5 gutxiago), eta Voxek bere ordezkaritza bikoiztu du, 7tik 14ra igarota. Chunta Aragonesista 3tik 6ra igo da.
PPk irabaziko lituzke hauteskundeak Aragoin, baina akordioak beharko lituzke gobernatzeko, lehen inkestaren arabera
GAD3k Aragoi Telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PPk 26-29 eserleku artean lortuko lituzke, PSOE bigarren indarra izango litzateke 17-18rekin eta Voxek azken emaitzak bikoiztu egingo lituzke, 13 edo 14 eserleku lortuta.