Kartzela politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foro Sozialak uste du "beharrezko adostasuna" dagoela presoak gerturatzeko

"Premiazko"tzat jo du, deseskalatze prozesuaren baitan, presoen urruntzea amaitzea.
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Sare
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Sare

Foro Sozialak uste du "premiazkoa" dela, deseskalatze prozesuaren baitan, presoak euskal kartzeletatik urruntzeko erabakia amaitzea; izan ere, gerturatzeak "nahikoa adostasun politiko eta gizartearen babesa" duela iritzi dio.

Foro Sozialak begi onez jo du gaur, ohar batean, Eusko Jaurlaritzak osasun krisia dela eta presoak gerturatzeko egindako eskaera, eta gaiari "behin betiko" irtenbide "erabatekoa" emateko "adostasunak egonkortu" egin direla uste du.

Azpimarratu duenez, "diagnosi partekatua"  egin dute COVID-19aren krisiak presoengan eta senideengan duen eraginaz, bisitak egiteko "ezintasuna" eta haiekin komunikatu ezina dela eta.

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren proposamenak duen adostasun maila Eusko Legebiltzarraren % 88ra iristen dela gogorarazi du, EAJ eta PSE-EEz gain, EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta Equoren oniritzia duelako.

Foro Sozialak gaineratu du azken asteetan Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan, Batzar Nagusietan eta udaletan hainbat "ekimen politiko, sindikal eta sozial" egin direla zentzu horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X