Auzitegi Konstituzionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako buruzagi independentistei ezarritako zigorrak baliogabetzea baztertu dute

Konstituzionaleko magistratuek argudiatu dutenez, bost urtetik beherako kartzela-zigorrak soilik indargabetu daitezke. Kataluniako politikariak 9 eta 13 urte arteko espetxealdia betetzen ari dira.
Kataluniako buruzagi independentistak epaiketan.
Kataluniako buruzagi independentistak epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE

Auzitegi Gorenak "proces" epaiaren kontra aurkeztutako helegiteak aztertzen dituen bitartean, Kataluniako buruzagi independentistek beren aurkako kartzela-zigorrak baliogabetzea eskatu zuten.

Alabaina, Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak eskaera horiek atzera bota ditu eta, ondorioz, politikari katalanek preso jarraituko dute.

EFE agentziak zabaldu duenez, magistratuek argudiatu dute Konstituzionalaren doktrinaren arabera bost urtetik beherako kartzela-zigorrak soilik indargabetu daitezkeela eta kasu honetan baldintza hori betetzen ez dela; izan ere, 9 eta 13 urte arteko zigorrak betetzen ari dira.

Oraingoz, sei zigortuk egindako eskaerak baztertu dituzte. Oriol Junquerasek, Carme Forcadellek eta Raul Romevak aurkeztutako eskakizunak aurrerago ebatziko dituzte; izan ere, aurrez, magistratuen aurkako errekusazioak aztertu behar dituzte.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X