Udal hauteskundeak Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkerrak Paris mantendu du eta Berdeek Lyon eta Estrasburgo bereganatu dituzte

Gainera, ezkerrak Marseilla berreskuratu du 25 urte geroago. Ekologistak Toursen eta Besanconen ere nagusitu dira. Bestalde, Edouard Philippe lehen ministroak El Havren irabazi du.
Anne Hidalgo sozialistaren garaipena Parisen. Argazkia: EFE
Anne Hidalgo sozialistaren garaipena Parisen. Argazkia: EFE

Frantziako udal hauteskundeen bigarren itzulia egin dute igande honetan. Ezkerrak botereari eutsi dio Parisen, eta Marseilla berreskuratu du 25 urte geroago. Edouard Philippe lehen ministroak Le Havre hirian irabazi du, eta ekologistak Estrasburgo, Tours eta Besançon hirietan nagusitu dira.

Abstentzio handia izan da hauteskundeetako protagonista nagusia; izan ere, iragarpenen arabera, % 60koa izan daiteke. Ia 5.000 udal gobernu erabaki dituzte igande honetan.

Edouard Philippe Errepublika Martxan alderdiko hautagai eta lehen ministroa Le Havre (Sena ibaiaren bokalean dago) hiriko alkatea izango da berriro. Philippek bozen % 59 eskuratu ditu, BFMTV Frantziako telebistak jakitera eman duenez.

Anne Hidalgo Parisko alkate izendatuko dute berriro, ezkerreko alderdi gehienen babesarekin. Botoen ia erdia (% 46,5) eskuratuta, Hidalgoren garaipena garbia izan da. Bere aurkari kontserbadoreak, Rachita Datik, botoen % 31,7 lortu ditu, eta Macronen hautagaiak, Agnes Buzynek, botoen % 14,4.

Marseillan ere, ekologisten, sozialisten, Frantzia Intsumisoaren eta Alderdi Komunistaren babesarekin, ezkerra gailendu da, Michele Rubirolaren hautagaitzarekin. Garaipen horri esker, 25 urteren ondoren, ezkerreko alderdiek boterea berreskuratuko dute Marseillan.

Berdeek, beraien aldetik, Grenoblen zuten boterea berretsi dute. Orain arte gobernatzen zuten hiririk garrantzitsuena zen, eta igande honetako hauteskundeen ondoren Lyon, Estrasburgo, Tours eta Besançon hirietan ere atera dira garaile.

Ultraeskuina garaile Perpinyán

Bestalde, François Bayrou Paue hiriko alkate hautatu dute berriro, eta Perpinyàn Batasun Nazionaleko Louis Aliot ultraeskuindarra Jean-Marc Pujol errepublikanoaren aurretik geratu da.

Hauteskundeen bigarren itzuli hau martxoko 22rako aurreikusita bazegoen ere, koronabirusaren ondorioz ezarritako murrizketen ondorioz, igande honetarako atzeratu dute. Hainbat segurtasun neurri ezarri dituzte, hala nola maskararen derrigorrezko erabilera hautesle zein funtzionarioentzat.

Koronabirusaren krisiak eragindako parte-hartze baxua protagonista izan zen hauteskundeen lehen itzulian, Macronen gobernuko hiru ministrok lortu zuten izendapena.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X