Ipar Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abertzaleek ez dute Euskal Elkargoko presidente kargurako hautagairik aurkeztuko

Euskal Herria Baik Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatearen aldeko botoa emango du bozketan.
Euskal Herria Bai koalizioaren biltzarra, Uztaritzen (Lapurdi). Argazkia: EH Bai
Euskal Herria Bai koalizioaren biltzarra, Uztaritzen (Lapurdi). Argazkia: EH Bai

Abertzaleek ez dute Euskal Hirigune Elkargoko presidente kargurako hautagairik aurkeztuko. Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatearen aldeko botoa emango dute bozketan.

"Gaur egun esku artean ditugun elementuak kontutan harturik eta Ipar Euskal Herriko egoera politiko orokorraz jabeturik, EH Baiko militanteek

kontsideratu dugu baldintzak ez direla bilduak uztailaren 17an, abertzale baten hautagaitza aurkezteko Euskal Elkargoko presidentetza kargurako", azaldu du koalizio abertzaleak agiri batean.

Euskal Herria Baik bere ez ohiko Biltzar Nagusia egin zuen ostegun gauean, Uztaritzen (Lapurdi), Euskal Elkargoko presidentetza gaia aztertzeko. "Biltzar Nagusian izandako barne eztabaidaren kalitatea azpimarratzekoa da", azpimarratu du EH Baik ohar batean.

Hala ere, "Alain Iriartek bultzaturiko hautagaitza abertzalea erabat zilegi litzateke eta argi dugu gaitasun guztiak dituela Euskal Elkargoko presidente ona izateko", erantsi dute.

"Aukera honen inguruko gogoeta komuna eraman dugu azken egun hauetan Alain Iriartekin. Baina, egungo testuinguru politikoaren azterketa izan da gure erabakia hartzera bultzatu gaituenak", nabarmendu dutenez.

Azkenik, "krisi ekonomiko eta sozialak, larrialdi klimatikoak, euskararen defentsak eta bake prozesuaren jarraipenak, goi mailako erantzun politiko eta instituzionalak eskatzen dituzte", onartu du EH Baik.

"Prest gara erabaki guneetan parte hartzeko, Ipar Euskal Herriko biztanleen mesedera. Era berean, Euskal Elkargoaren funtzionamendu hobea eta demokratikoago bat bultzatuko dugu, herritarren eta herriengandik hurbilago izateko", gaineratu dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X