EAJ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alderdi Eguna, bertan behera

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak iragarri du zuzendaritza jeltzaleak atzo hartu zuela erabakia "erantzukizunez, osasunari begira eta elkartasunez".
18:00 - 20:00
EAJk ez du aurten Alderdi Eguna ospatuko

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) bertan behera utzi du aurtengo Alderdi Eguna, Andoni Ortuzar buruzagi jeltzaleak iragarri duenez. Berez irailaren 27an egin behar zuten ospakizuna, baina osasun egoera kontuan hartuta,  bertan behera uztea ebatzi dute.

Alderdikide eta alderdizaleei zuzendutako bideo batean, Ortuzarrek azaldu du atzo hartu zutela "erabaki latz eta gogor" hori, "erantzukizunez, osasunari begira eta elkartasunez". Hori horrela, Alderdi Eguna "bakoitzak bere baitan, bere inguruan" ospatzeko deia egin du EAJren buruzagiak.

"Gorde ezazue istant bat, minutu bat alderdiaren etorkizunaz eta batez ere Euskadiren etorkizunaz gogoeta egiteko", eskatu du.

Igandean bertan EAJk "agiri politiko" bat zabalduko du sare sozialetan, egoera honi "denok elkarrekin" jardunda aurre egiteko beharra azpimarratuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X