ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manu Ayerdi: "Ez dugu konfinamendu orokorrik aurreikusten oraingoz"

Asteazkenean egun bakar batean inoiz atzemandako positibo gehien zenbatuagatik ere, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordea baikor mintzatu da.
18:00 - 20:00
Manu Ayerdi: "Konfinamendu orokorrik ez dugu oraingoz aurreikusten"

Pandemiaren eboluzioari begiratuta, Nafarroak goia jo zuen atzo. Izan ere, inoizko positibo gehien atzeman zituen egun bakar batean: 425 guztira. Gaur, ostera, positiboen zenbatekoa 360ra jaitsi da, egindako PCR kopurua antzekoa izanagatik ere. Koronabirusa Nafarroako Foru Erkidegoan izaten ari den eboluzioaz galdetuta, baikor mintzatu da Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordea eta oraingoz baztertu egin du Nafarroa osoan konfinamendu orokorra ezartzea.

Gauerdiaz geroztik, Azkoien konfinatuta egongo da, gutxienez astebetez, COVID-19aren transmisioa gelditzeko helburuarekin. Foru Erkidegoa bere osotasunean hartuta, positibotasun tasa % 12koa da, Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen duen % 5aren gainetik.

ETB-1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Manu Ayerdi baikor mintzatu da eta positibotasun tasa % 12a izanagatik ere, Nafarroa Estatuko hamargarrena dela adierazi du. Haren esanetan, Nafarroan aurretik leudeke Madril % 23ko positibotasunarekin eta beste hainbat % 17-18ko tasarekin.

Ayerdiren esanetan, Foru Gobernuak ez du momentu honetan konfinamendu orokorrik aurreikusten Nafarroa osoarentzat. "Ezin da inoiz ezer esan, baina momentu honetan ez dugu ikusten", gaineratu du.

Nafarroako Gobernuko kideak azaldu duenez, duela 10 egun neurri batzuk hartu zituzten eta horien ondorioak ikusteko itxaron egin behar da.

Horrez gain, "ez-jaiak" deituriko horiek kalte handia egiten ari direla onartu du. Haren hitzetan, Nafarroa kaltetzen ari den "ez-jaien" denboraldia irailean amaituko da eta itxaropentsu agertu da.

Gauzak horrela, neurriek zer ondorio dituzten itxaroteko eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X