Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Francisco Egea PSE-EEko sailburu ohia hil da

Justizia eta Ekonomia sailburua izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren gobernuetan. Lizarra-Garaziko Itunaren garaian politika uztea erabaki zuen.
Francisco Egea artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Francisco Egea Eusko Jaurlaritzako sailburu sozialista ohia hil da ostiral honetan, PSE-EEk jakinarazi duenez.

Justizia eta Ekonomia sailburua izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren gobernuetan. Lizarra-Garaziko Ituna egin zenean, sailburu sozialistek dimisioa eman zuten. Egeak politika utzi zuen orduan, eta enpresa pribatuan hasi zen lanean.

Horrez gain, Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik Elgoibarko Txillarre baserrian izan zituzten bileretan parte hartu zuen. Horren harira, Otegik mezu bat idatzi du sare sozialetan, Egea "elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustu zintzoa egin zuen lehena" izan zela azpimarratuta.  

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du "herritarren agindura" aritu zela beti, "adiskidetzearen alde, Gobernutik eta diskrezioz".

Ildo berean, Euskadiko Alderdi Sozialistak erantsi du euskal gizarteak egun bizi duen egoera Egeak egindako lanari esker ere badela.

Albiste gehiago politika

(Foto de ARCHIVO)

La secretaria de Estado de Industria, Rebeca Torró, interviene durante la inauguración de la IV edición del Foro ANFAC ‘Juntos hacia el futuro’, a 20 de febrero de 2024, en Madrid (España). La Asociación Española de Fabricantes de Automóviles y Camiones (ANFAC), con la colaboración de Grant Thornton y MAPFRE, celebra la cuarta edición del Foro ANFAC, bajo el lema ‘Juntos hacia el futuro’. El evento se establece como punto de referencia para debatir sobre el futuro de la movilidad en España en un momento decisivo para la industria de la automoción. Cada año, ANFAC reúne a los máximos actores de la automoción española, así como de otros sectores relevantes en el nuevo ecosistema de la movilidad del futuro como el energético, componentes, telecomunicaciones, seguros o banca, entre otros.



Alejandro Martínez Vélez / Europa Press

20 FEBRERO 2024;MONCLOA;ANFAC;AUTOMOVIL;AUTOMOCIÓN

20/2/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rebeca Torro, PSOEko Antolakuntza idazkari berria

Santos Cerdan ordezkatuko du alderdiko hirugarren kargu garrantzitsuenean. Halaber, Sanchezek Antolakuntza idazkariaren hiru ondoko izendatu ditu: bi gizon eta emakume bat. Horrez gain, Montserrat Minguez diputatu kataluniarra izango da PSOEren bozeramaile berria, Esther Peñaren ordez.

Gehiago kargatu