40. Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek sozialdemokrazia eta horren buruzagitza aldarrikatu ditu

Espainiako Gobernuaren presidenteak lan erreforma eta mozal legea bertan behera uzteko, prostituzioa amaitzeko eta osasun mentalaren estrategia urtea amaitu aurretik berritzeko konpromisoa hartu du.
18:00 - 20:00
Sozialdemokraziaren indarra aldarrikatu du Sanchezek, PSOEren Kongresuko itxiera ekitaldian

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidenteak adierazi du Felipe Gonzalezek eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok abian jarritako proiektuei jarraipena eman nahi diela, eta hori "oso osasuntsu" dagoen sozialdemokraziaren bidez egingo duela.

Sanchezek sozialdemokraziaren defentsa sutsua egin du PSOEk Valentzian egin duen Kongresu Federalaren itxiera ekitaldian, eta militanteen erabateko babesa jaso du.

Alfredo Perez Rubalcaba omendu duten kongresuan batasun irudia izan da nagusitu den mezua, barne eztabaidak gainditu eta elkar hartuta agertu baitira, tartean Gonzalez eta Zapatero.

Horiek izan ditu hizpide Sanchezek gaurko hitzartzean, sustatu zituzten aurrerapen sozialak azpimarratuz, eta horien ondarea jaso eta bide horretan jarraitzeko konpromisoa hartuta.

Sozialdemokraziaren bidez egingo omen du hori, 2014an PSOEren buruzagitza hartu zuenean bezalaxe. Gogorarazi du garai hartan sozialdemokraziaren akabera iragartzen zutela eskuindetik eta ezkerretik, eta PSOE hutsala izango zela Podemosen 'sorpassoa'rengatik.

"Sei urteotan akatsak egin ditut, baina ingurura begiratu eta iruditzen zait guztion artean oinarrizkoena lortu dugula, sozialdemokrazia deritzon justiziazko proiektu aurrerakoi honek hemen bizirik jarraitzea", gaineratu du.

Horregatik, "batzuek desagertutzat eman zuten sozialdemokrazia oso osasuntsu" dagoela ondorioztatu du.

18:00 - 20:00

Sozialdemokrazia hori omen da herritarren bizitza benetan aldatzen duena, limurtuz, oihurik eta "kolera surik gabe".

Koronabirusaren pandemiak eragindako krisitik irteten lagundu duena ere badela iritzi dio: "Sozialdemokraziaren aurrean ez dago ideia indartsurik, eta alternatibarik ez dagoenean iraina eta ahozko indarkeriara jotzen da".

Gogoeta hori aintzat hartuta, ohartarazi du ultraeskuinaren helburua erakunde demokratikoei boterea kentzea dela, eta Espainian horren arriskua dagoela.

"Gure herrian korronte horiek sartzen eta kutsatzen ari dira betiko eskuina, lotsatuta, galduta eta noraezean baitabil", azaldu du.

"Baina Espainia maite duen alderdirik badago, PSOE da hori", azpimarratu du Sanchezek, patriotismoa, inon baino gehiago, PFGZean dagoela adierazi aurretik.

"Espainia hautsi" nahi duela dioten kritiken aurrean, berretsi du elkarrizketarekin jarraituko duela Katalunian: "Beste batzuk gorrotoaz gogaitzen diren bitartean, guk elkarbizitzaren alde lan egiten jarratuko dugu".

Eskuinak terrorismoaz egiten duen erabilerari dagokionez (10 urte betetzear dira ETA amaitu zenetik), jarrera horrek sektore politiko hori "beheratu" besterik ez duela egiten uste du.

Espainiako Gobernuak dituen egitekoen kasuan, lan erreforma eta mozal legea bertan behera uzteko, prostituzioa amaitzeko eta osasun mentalaren estrategia urtea amaitu aurretik berritzeko konpromisoa hartu du.

Exekutiba berria

PSOEren Exekutiba berriak % 94,94ko babesa jaso du Kongresuan, 2017koaren (% 70,5) eta 2014koaren (% 88,1) gainetik.

Pedro Sanchezek diseinatutako Exekutiba berriak Patxi Lopez mantenduko du Zuzendaritzan, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta bigarren lehendakariordea sartuko da.

Gauzak horrela, PSOEko Zuzendaritza berriak euskal sozialismoaren hiru ordezkari izango ditu: Lopez, Mendia, eta Santos Cerdan nafarrak. Diputatu horrek PSOEren Antolakuntza idazkari karguari eutsiko dio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Anduezak espero du Zapaterok justiziaren aurrean emango dituen "argudioak nahikoak izatea absoluziorako"

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi duenez, “espero” du Espainiako Gobernuko presidente ohi Jose Luis Rodríguez Zapaterok justiziaren aurrean emango dituen “argudioak nahikoak izatea absolbitu dezaten”. Bestalde, Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Txapelketaren egoitza izateko aukerari buruz agertu diren zalantzez, batez ere euskal erakundeen eta EAJren aldetik, Anduezak esan du “batzuei bertigoa sartu zaiela” ekitaldi hori antolatzearen inguruan, eta ez zaiola “epe laburreko errendimenduari” soilik begiratu behar.

Nafarroa parlamentua osasun batzordea maria chivite
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek, Esparzari: "Gauza bat da arazoak egotea, eta beste bat, osasun sistemaren egoera larria izatea"

UPNk eskatuta, Nafarroako Parlamentuko Foru Araubidearen Batzordean osasun sistemari buruzko azalpenak eman ditu Maria Chivite Foru Erkidegoko presidenteak. Osasunbidean "hobetzeko gauzak" badirela aitortu arren, egoera ez dela larria ziurtatu du. Javier Esparza UPNren parlamentariak, aldiz, behin eta berriz esan du egoera "oso larrian" dagoela osasungintza publikoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X