ZALDIBAR, 2 urte hondamenditik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iturgaiz: "EAJren kudeaketa ona Zaldibarren lurperatuta dago, autokritikarik eta ardura politikorik gabe"

Zaldibarko hondamendia izan zenetik bi urte igaro direnean, EAEko popularren buruak egia argitzeko ahaleginik ez egitea egotzi dio EAJri. Familiek eta gizarte osoak Zaldibarren gertatu zena jakitea premiazkoa dela esan du.
Carlos Iturgaizek Zaldibarren grabatutako bideotik ateratako irudia.
Carlos Iturgaizek Zaldibarren grabatutako bideotik ateratako irudia.

Bi urte bete dira gaur Zaldibarko zabortegia behera etorri eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian harrapatuta geratu zirenetik. Urteurrenaren harira, Carlos Iturgaiz EAEko PPren buruak EAJren kudeaketa salatu du. Horren hitzetan, hondamendiarekin batera "EAJren kudeaketa ona lurpean" geratu zen, "inork autokritikarik egin gabe eta ardura politikorik bere gain hartu gabe".

Zabortegia zegoen tokian bertan grabatutako bideo bat zabaldu du Iturgaizek Twitterren, eta bertan dionez, hildakoen familiek eta gizarte osoak "egia jakitea" nahi dute, baina jeltzaleek ez dute ahaleginik egin gertatu zena argitzeko.

Urtarrilaren amaieran Europako Parlamentuak egindako eskaria ekarri du gogora PPko buruzagiak. Zaldibarko zabortegian izandako luiziari buruz duten informazio guztia helarazteko eskatu zien Europako Batzordeari eta Eusko Jaurlaritzari, eta bide hori txalotu du  Iturgaizek: "Ikerketak zabalik jarraitu behar du, eta PPtik beti esan izan dugu ikerketak argia eta gardena izan behar duela".  

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X