Euskadi Irratia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santos: "Inportanteena da lan erreforma onartu dela; gainerakoa zarata da"

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak esan du Sayasen eta Garcia Adaneroren jokabideak ez diola Foru Gobernuari kalte egin, eta Mayaren hitz xenofoboak gaitzetsi ditu berriro.
Santos, Euskadi Irratiko estudioetan.
Santos, Euskadi Irratiko estudioetan. Argazkia: EITB Media

Espainiako Kongresuak, ozta-ozta bada ere, lan erreforma onartu izana "aurrerapauso garrantzitsua" dela azpimarratu du Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak, eta hori nabarmendu du. "Aurrerapauso garrantzitsua da, norabidea aldatzea, lan eskubideak berreskuratzea. Hori da inportanteena, bestea zarata da. Politikak duen txarrena ikusi dugu (...) Guk gurea, hori da inportanteena. Nafarroako Gobernuak lanean jarraituko du, lehen bezala", azaldu du.

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Sayasen eta Garcia Adaneroren jokabideak ez diola Foru Gobernuari kalte egin esan du, eta Enrique Maya Iruñeko alkatearen hitz xenofoboak gaitzetsi ditu berriro. Azken horri buruz, Podemos Ahal Duguko kide ere badenak azaldu du "oso larria" dela "arduradun politiko batek halako adierazpenak egitea, legitimitatea ematen diotelako diskurtso horri". Santosen iritzian, diskurtso xenofobo horrek "estigmatizatu egiten du talde bat, gurekin bizi dena, eta guretzat oso garrantzitsua dena".

UPNren zatiketak Nafarroako politikan izan dezakeen eraginaz eta eskuin muturraren suspertzea ekar lezakeen galdetuta, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak esan du "arriskutsua" izan daitekeela: "Europar Batasunean zer gertatzen ari den ikusten ari gara. Gure tresna demokratikoak zorroztu eta botere guztiekin aurre egin beharko diogu".

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X