Andueza: "Zabalzari biktima izaera aitortu izana albiste ona da. Kasu konkretu hau oso mingarria da"
Eneko Andueza PSE-EE alderdiko idazkari nagusiak ETB1eko Egun on Euskadi saioan azaldu duenez Mikel Zabalzari biktima izaera aitortu izana albiste ona da. "Kasu konkretu hau oso mingarria da", gehitu du. Gai honetan alderdiak aurrerapausoak eman direla azpimarratu du, eta erreparazioaren garrantziaz ere mintzatu da.
Gauzak horrela, eurak beti biktimekin egongo direla nabarmendu du, "berezitasunik egin gabe". "Uste dut justiziak bere lana egin behar duela eta injerentzia politikoak ez du onurarik egiten gai honetan", esan du.
Memoriaren eraikuntzarako oinarri partekatuen aurrean Anduezak dio foco politikoa Legebiltzarrean jartzen bada, askotan gauzak nahasten direla eta gai honetan hori gertatu dela. "Bakoitzak bere bertsio, iragan eta errealitatea izango du, baina biktimak dira erdigunean jarri behar direnak", gaineratu du. Testuinguru horretan gogoratu du zoru etikoa jarrita dagoela eta hori dela minimoa. "Hortik abiatuta egin behar den lana nahiko garbi dago", esan du.
Ukraina ere izan dute hizpide elkarrizketan. Ukrainako eta Errusiako ordezkariek gaur egingo duten bileraren inguruan galdetuta, Anduezak itxaropena ez dela inoiz galdu behar nabarmendu du: "Espero dugu diplomazioaren bidez, gaurko bileran, gauzak konpontzea". Guzti honen aurrean Europaren papara zein den garbi du PSE-EEren idazkari nagusiak: "Europar Batasunak bere printzipioak tinko mantendu behar ditu eta Ukrainaren alde egon behar dugu".
Europak Ukraniako herritarrei laguntza emateko ateak zabalik izan behar dituela ere gaineratu du: "Ukraniatik ireteten ari den jende guztiari gure babesa eta gure etxeetako ateak zabaldu behar dizkioigu", esan du.
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gutxieneko diru-sarrera Euskadira transferitzeko akordioa itxi ondotik, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du luze jo dutela elkarrizketek baina garrantzitsuena azkenean adostasun batera iritsi izana dela. "Borondate politikoa momentu oro egon da, baina ez da nahikoa, juridikoki eta teknikoki ere egin behar da", azaldu du. Ingurumari horretan gogorarazi du eskumenak segurtasun juridiko osoarekin etorri behar direla, nahiz eta askotan horretarako gehiago itxaron behar den.
Hezkuntza Legearen harira Anduezak dio funtsezkoa dela eskola publikoak erdigunean jartzea, betiere "kontzertatuarekiko gerrarik sortu gabe". Guretzako gai hau nuklearra da eta horregatik adierazi ditugu gure desadostasunak eta alegazioak jarri ditugu", gaineratu du.
PPren barne krisiari buruz Anduezak esan du bizi duten une honetan haustekundeak aurreratzea ez litzatekeela oso garbia izango. Nuñez Feijoorengatik baretasuna eta lasaitasuna espero ditu alderdian. "Kezkatzen nauena alderdiak daraman bidea da", nabarmendu da.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk salatu du pintaketak agertu direla Mendaroko batzokian
Pintura beltza baliatuz, besteak beste, "EAJ español. Faxistak kanpora!" idatzi dute pintaketa horietan, baita igitaiaren eta mailuaren irudia egin ere.
Omenaldia egin diete Gerra Zibilean hildako Iruñeko zinegotzi eta udal langileei
Gerra Zibilean fusilatu zituzten Iruñeko udal beharginei omenaldia egin diete gaur haien senitartekoek Nafarroako hiriburuan, eta gertatu zenari buruz kontatutakoa "gezurra" dela esan dute ekitaldian. "Ez da egia gerran denok galdu genuela, irabazleak egon baitziren. Horregatik, egia, justizia eta ordaina aldarrikatzen jarraituko dugu", azpimarratu dute.
Alain Iriart hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari
Hiriburuko (Lapurdi) ezker abertzaleko auzapeza bederatzi urtez lehendakari izan den Jean-Rene Etchegarayri gailendu zaio. Bigarren bozketan lortu du Iriartek Lehendakaritza, aurrenekoan ezein hautagaik ez baitu gehiengo osorik lortu. Iriartek alkate izateari utziko diola iragarri du, Elkargoan buru-belarri aritzeko.
Jean-Rene Etchegaray eta Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari izateko borrokan
Bi hautagaiek bildu dituzte boto gehien lehen bozketan: Etchegarayk 99 eta Iriartek 80. Etxeleku jeltzalea eta Lesellier eskuin muturreko hautagaia ez dira bigarren bozketara aurkeztu, eta lehenengoak iragarri du Iriarten alde egingo duela.
Frantziako Fiskaltzak bete beharrekoa ez den bost urteko zigorra eskatu du Josu Urrutikoetxearentzat
Frantziako estatutik behin betiko kanporatzeko ere eskatu du fiskalak; defentsak, berriz, ez kanporatzeko deia egin du. Auzia epaiaren zain geratu da. Uztailaren 2an emango dute jakitera.
Sanchezek eskatu du EB-Israel akordioa bertan behera uzteko, eta Netanyahuk Espainia kanporatu du Gazarako koordinazio zentrotik
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Israel nazioarteko zuzenbidea "nabarmen" urratzen ari dela Palestinan eta Libanon. Israelgo lehen ministroak, bestalde, Israelgo Armadako soldaduak difamatzea leporatu dio Espainiari.
Fiskaltzak ETAko buruzagi ohi Marisol Iparragirreri emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin du
Fiskaltzak Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu du; txostenak, baina, ez du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eten.
Chivitek asteazkenean sinatuko du Hithiumen inbertsioa Nafarroan gauzatzeko akordioa, Pekinen
Horren helburua 400 milioi euroko inbertsioa eta 1.000 lanposturaino beharko dituen bateria enpresa ezartzeko urratsak aurreratzea da.
Fiskaltzak helegitea jarri du Konstituzionalean, Garcia Ortiz fiskal nagusi ohiaren aurkako epaiaren kontra
Ministerio Publikoaren arabera, Garcia Ortizen errugabetasun printzipioa urratu da prozesuan zehar eta ez dago froga nahikorik Alberto Gonzalez Amadorren abokatuak bidalitako mezu elektronikoa Fiskaltzak bidali zuela esateko.
Aitor Estebanek euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du, “nazioarte mailan ikusgarritasuna izateko”
EAJren EBBko presidentea Mendozan izan da, Munduko Pilota Txapelketa antolatu duen hirian. Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasuna lortu izanak duen “garrantzia” nabarmendu du bertan.