EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Torra ez da agertu gaur desobedientziagatik bere aurka egitekoak ziren bigarren epaiketara

Hala ere, auzi-saioarekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Fiskaltzak 8 hilabeteko inabilitazioa eta 30.000 euroko isuna eskatu du Torrarentzat. Generalitateko presidente ohiak, bere aldetik, babesa eskatu die nazioarteko auzitegiei.
Quim Torra, Kataluñako presidente ohia, artxiboko irudi batean
Quim Torra, Kataluñako presidente ohia, artxiboko irudi batean. EFE

Gaur ziren hastekoak Quim Torra Kataluniako presidente ohia berriro epaitzen, preso politikoen aldeko pankarta bat eta lazo hori handi bat Generalitateko Jauregitik kendu ez izana egotzita. 2019ko irailean eskegi zituen, eta azaroan eman zion Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak kentzeko agindua. Desobedientziagatik epaitu behar zuten ostegun honetan, oraingoan, herritar soil gisa. Torra, baina, ez da epaitegira azaldu.

Dena dela, Bartzelonako Zigor-arloko 6 zenbakiko Epaitegiko titularrak auzi-saioa auzipetua bertan egon gabe egitea erabaki du. Epaiketaren hasieran, epaileak aldeei galdetu die ea akusatua ez egon arren, epaiketarekin jarraitzeko aukerarekin ados ote zeuden (legalki aukera dago espetxe-zigor txikiei eta 6 urtetik beherako desgaikuntza-kondenei aurre egiten zaienean).

Fiskaltzak epaiketa egitearen alde egin du, baita herri-akusazio gisa aurkeztu den Impulso Ciudadano plataforma ere, eta defentsak ez du aurka egin. Hori dela eta, epaileak auzi-saioa egitea erabaki du, kontuan hartuta, gainera, Torraren "komunikatu bat" ere egon dela tartean, ez zela agertuko esanez.

Komunikatu baten bidez presidente ohiaren bulegoak goizean azaldu du Torra ez dela joango epaiketa horretara, eta herritarrei eskerrak eman dizkie jazarpen judizialaren prozesu osoan emandako babesagatik.

Testuinguru horretan, Torrak babesa eskatu die nazioarteko auzitegiei. "Ez dut aitortzen nazioarteko itunak eta oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituen Espainiako justiziaren legitimitatea. Independentistok justizia Europan bakarrik aurki dezakegu", adierazi du.

2020an, Quim Torrak Generalitateko presidente kargua galdu zuen, presoen aldeko bi ikurrak ez zituelako kendu Generalitateko Jauregiaren balkoitik, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak agindu arren. Agindua betetzeko epea agortu ondoren, beste auto bat argitaratu zuen Auzitegiak, berriro ere pankarta eta lazo horia kentzeko aginduz, kasu honetan, Impulso Ciudadano plataformak bultzatuta, eta agindu hori ere ez zuen bete.

Bigarren desobedientzia delitu honengatik joan behar zuen Quim Torrak epaitegira, baina Bartzelonako Zigor arloko Epaitegira joan behar zuen, ez Auzitegi Nagusira, 2020an presidente forua galdu baitzuen.

Fiskaltzak 8 hilabeteko inabilitazioa eta 30.000 euroko isuna eskatu du Torrarentzat, epaitegien aginduak "jarrera desafiatzaile, setati eta nabarmenez" ez betetzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X