Gerraren ondorio ekonomikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek iragarritako neurri "aringarriak" kritikatu, eta "egiturazko" erabakiak eskatu ditu Otegik

EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ustez, ezinbestekoa da "sistema energetikoan esku hartzea" eta "aberastasuna banatzeko politika fiskalak garatzea".
Otegi, prentsaurrekoan.
Otegi, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren arabera, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako neurriak "aringarriak" dira, eta horien ordez, "egiturazko" erabakiak behar direla azpimarratu du, besteak beste, sistema energetikoan esku hartzea, "gainerako guztia adabakiak baino ez dira eta".

Ukrainako gerraren ondorio sozioekonomikoen inguruko proposamena aurkeztu du Otegik prentsaurrekoan. Agerraldian Sanchezek iragarritako neurriez galdetu diote kazetariek. Espainiako Gobernuak 20 zentimo merkatuko du erregaia, eta Portugalekin batera, argindarraren prezioa murrizteko neurriak hartuko ditu.

Azken horri buruz, Otegik esan du EBko Estatu eta Gobernuburuek bi estatuei emandako "tratu berezia aldi baterako" dela, eta ez duela "arazoa konponduko".

Erregaiak ekainaren 30era arte merkatzea "neurri aringarria" dela kritikatu du, atzean dagoen "egiturazko arazoa" konpontzen ez duelako. Otegiren ustez, enkantean "gasa eta argindarra bereizi behar dira".

Bestalde, EH Bilduko iturriek nabarmendu dutenez, Espainiako Gobernuak hartutako neurriak "koiunturalak eta aldi baterakoak" dira. Neurri batzuk positibotzat jo dituzte, besteak beste, 20 zentimoko merkatzearena, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak zabaltzearena, kaleratzeak saihesteko aldi baterako lan erregulazio espedienteak aktibatzea edota zaurgarrienei edo enpresa txiki eta ertainei hobariak edo laguntzak eskaintzea.

Dena dela, Sanchezek gobernuak "harago" jo behar zuela uste dute, "anbizio handiagoko neurriak" hartu eta beste behin, krisiaren ondorioak zaurgarrienek ordain ez ditzaten.

EH Bilduren proposamena

Hala, koalizio abertzaleak proposamena helarazi dio Espainiako Gobernuari. Proposatutako neurrien artean honakoak daude: aberastasuna banatzeko politika fiskala martxan jartzea, batzuei "zerutik jausten zaizkin etekinak" behin betiko amaitzeko. Horren harira, argindar enpresei euren irabazien % 12 kentzea, diru publikoz erreskatatutako eta dirua itzuli ez duten banketxeei zerga bat jartzea edo milioi bat euro baino gehiagoko ondasuna dutenei beste zerga bat ezartzea.

Era berean, krisi ekonomikoagatik egindako kaleratzeak (zuzenak zein zeharkakoak) debekatzea, alokairua ordaintzeko moratoria ezartzea edota prezioak izoztea proposatu du EH Bilduk.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X