Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LAB sindikatuak gogor kritikatu du Gotzone Sagarduik Osakidetza berrantolatzeko egindako iragarpena

Inko Iriarte. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
LAB sindikatuak gogor kritikatu du Gotzone Sagarduik Osakidetza berrantolatzeko egindako iragarpena
Lehen arreta suntsitzeko estrategiaren beste pauso bat dela salatu du sindikatuak. Estrategia honetan kokatu du LABek Mutualiak eta Osakidetzak lortu berri duten akordioa ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bildurekin ez, baina Podemosekin batera aurkeztu nahi luke Euskadiko Sumarrek hurrengo hauteskunde orokorretara

Sumarrek Madrilen egin berri duen ekitalditik Euskal Herrira bueltan, Lander Martinezekin egon da ETB, hurrengo hauteskunde orokorrei begira ezkerra batuta aurkezteko aukeraz aritzeko. Euskadin EH Bildurekin zerrenda berean joatea oso zaila ikusten badu ere, Sumar Mugimenduak eta Podemosek boto-paper berean bat eginda joan beharko luketela uste du. Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezker konfederalak jaso zuen porrotetik lezioa ikasi dutela esan du Martinezek.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ansolak esan du EAJk ez duela fronte batean parte hartuko, eta are gutxiago Euskadin "marra gorriak" jartzen dituen EH Bildurekin

Azken egunetan Gabriel Rufianek ultraeskuinari aurre egiteko fronte bat sortzeari buruz hitz egin ondoren, aukera hori hizpide da euskal politikan ere. EAJk ekitaldia egin du gaur Maruri-Jataben frankismoaren osteko alkateak omentzeko. Bertan, Iñigo Ansola BBBko presidenteak argi utzi du ez dutela inolako frontetan parte hartuko, "Euskadin ez delako behar ultraeskuinari aurre egiteko fronterik". Ansolak, halaber, gogor kritikatu du EH Bildu, "Euskadin ezetz esaten dielako akordio proposamen guztiei, eta Espainian, ordea, alfonbra gorria jartzen diotelako eskatzen dioten guztiari".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X